Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2024ko irailaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4167

1270/2024 EBAZPENA, abuztuaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez adierazten den Ramón Herrería Laherrán jaunak, berak eskatuta, Santa Marina Ospitaleko Medikuntza zuzendari izateari uzten diola.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 18ko 733/2020 Ebazpenaren bidez, Ramón Herrería Laherrán jauna Osakidetzako Santa Marina Ospitaleko zuzendari mediko izendatu zen. Ebazpen hori EHAAn argitaratu zen, 2020ko ekainaren 26an.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Ramón Herrería Laherrán jauna Santa Marina Ospitaleko zuzendari mediko lanpostutik kentzea, berak hala eskatuta, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko abuztuaren 30eko laneguna amaitzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau interesdunari, Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzari, Santa Marina Ospitaleko Pertsonen Zuzendaritza eta Plangintza eta Kudeaketa Zuzendariordetza jakinaraztea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abuztuaren 23a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala