
174. zk., 2024ko irailaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4166
1764/2024 EBAZPENA, abuztuaren 1ekoa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Susana Pinedo Otaola andrea Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitaleko Medikuntza Fisikoko eta Errehabilitazioko Atal Sanitarioko Buru kargutik kentzen den, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuan.
Urtarrilaren 27ko 109/2022 Ebazpenaren bidez, Susana Pinedo Otaola andrea Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitaleko Medikuntza Fisikoko eta Errehabilitazioko Atal Sanitarioko Buru izendatu zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Susana Pinedo Otaola andrea Galdakao-Usansoloko Unibertsitate Ospitaleko Medikuntza Fisikoko eta Errehabilitazioko Atal Sanitarioko Buru kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko ESIan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko urriaren 9ko lanaldia bukatzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Galdakao, 2024ko abuztuaren 1a.
Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,
JON GUAJARDO REMACHA.
RSS