
174. zk., 2024ko irailaren 6a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4165
1096/2024 EBAZPENA, uztailaren 22koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Teresa Martínez de Albeniz Zabaleta andrea Neurologiako Atal Sanitarioko burua (Ospitalizazio-eremua) kargutik kentzen den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentearen maiatzaren 13ko 809/2024 Ebazpenaren bidez, María Teresa Martínez de Albeniz Zabaleta andrea izendatu zen Neurologiako (Ospitalizazio-eremua) Atal Sanitarioko buru Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan (2024ko maiatzaren 30eko EHAA, 105. zk.).
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– María Teresa Martínez de Albeniz Zabaleta andrea Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Neurologiako (Ospitalizazio-eremua) Atal Sanitarioko burua kargutik kentzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendari izendatua izan delako (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2024ko uztailaren 22ko Erabakia).
Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko uztailaren 22ko lanaldiaren amaieratik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2024ko uztailaren 22a.
Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).
Langileen zuzendaria,
MARIA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.
RSS