Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2024ko irailaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4162

248/2024 DEKRETUA, irailaren 3koa, Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria izendatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko abuztuaren 3an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Koldobika Goitia Markuerkiaga jauna Portu eta Itsas Gaietako zuzendari izendatzea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek 2024ko irailaren 13tik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko irailaren 3an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

AMAYA BARREDO MARTÍN.


Azterketa dokumentala