Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2024ko abuztuaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
4020

EBAZPENA, 2024ko abuztuaren 8koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez onartzen baita energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programaren aurrekontu-zuzkidura laugarrenez aldatzea eta ondoriozko aurrekontu-zuzkidura laguntza-programa hori osatzen duten programen artean iragartzea erabakitzen duen 2024ko uztailaren 15eko Ebazpen bidez onartutako aurrekontu-igoeraren azken banaketa, betiere 2021eko irailaren 22ko Ebazpen bidez ezarri zen Europar Batasunak (NextGenerationEU) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

I.– 2021eko ekainaren 30eko BOEn (155. zenbakia) argitaratutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema tekniko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programak egikaritzeko autonomia-erkidegoei eta Ceutako eta Melillako hiriei laguntzak zuzenean ematea onartzen duen ekainaren 29ko 477/2021 Errege Dekretuak ezarri zituen energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema tekniko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarriak emateko oinarri arautzaileak, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. 477/2021 Errege Dekretuaren bidez erabaki zen aurreikusitako laguntzak zuzenean ematea banaketa-irizpideei jarraikiz, baita dagozkion funtsen ondoriozko banaketa jarduketa subentzionagarriak finantzatzeko ere, 660 milioi euroko zenbatekoaz, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren kasurako 37.173.437 euroko zenbatekoaz zehazki.

II.– 2021eko urriaren 1eko EHAAn (197. zenbakia) argitaratutako Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko irailaren 22ko Ebazpenak energia berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartu, deitu eta argitaratu zituen, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

III.– Ondoren, energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programaren oinarrien edukia aldatu zuen, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, honako hauen bidez:

– Energia berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituen Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko irailaren 22ko Ebazpena aldatzen duen Energiaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2022ko apirilaren 20ko Ebazpena, betiere Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (2022ko maiatzaren 3ko EHAA, 84. zenbakia).

– Energia berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituen Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko irailaren 22ko Ebazpena bigarrenez aldatzen duen Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2022ko ekainaren 29ko Ebazpena, betiere Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (2022ko uztailaren 15eko EHAA, 137. zenbakia).

IV.– Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2022ko uztailaren 8ko Ebazpen bidez aldatu zen energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programaren aurrekontu-zuzkidura eta iragarri zen ondoriozko aurrekontu-zuzkidura (2022ko uztailaren 26ko EHAA, 143. zenbakia), betiere Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko irailaren 22ko Ebazpen bidez ezarritako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Bereizitako bi jatorri zituen ebazpen horretan jasotako diru-kopuruaren igoerak:

a) Alde batetik 37.173.436,99 euroko zenbateko gehigarria, 2022ko ekainaren 10eko Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuko presidentearen ebazpen bidez gauzatutakoa, ebazpen horretan Euskal Autonomia Erkidegoari 37.173.436,99 euroko zenbateko gehigarria ematea erabaki zelarik energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programarako, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

b) Beste alde batetik, SEEP Funtsetatik datozen baliabideekiko 20.000.000 euroko zenbateko gehigarri eta osagarria, EEEren baliabide propioetatik ateratakoa.

V.– Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2023ko apirilaren 5eko Ebazpen bidez pizgarri-programa bakoitzari dagokion zenbatekoa berresleitu zen, 2021eko irailaren 22ko Ebazpen bidez Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan ezarritako energia berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programaren aurrekontu handituari buruzkoa.

Pizgarri-programaren 3. oinarrian aurreikusitako Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren konturako diru-kopurua (66.784.314,28 euro) honako zenbateko hauen arabera banatuta geratu da pizgarri-programa bakoitzerako:

(Ikus .PDF)

VI.– Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2023ko urriaren 11ko Ebazpen bidez aldatu zen energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programaren aurrekontu-zuzkidura eta iragarri zen ondoriozko aurrekontu-zuzkidura, betiere Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko irailaren 22ko Ebazpen bidez ezarritako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (2023ko urriaren 25eko EHAA, 204. zenbakia), 12.242.486,40 euroko zenbateko gehigarriarekin (378.633,60 euroko dagozkion zeharkako gastuak kendu ondoren), Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren kargura emandako funtsetatik datorrena.

VII.– Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2023ko azaroaren 30eko Ebazpen bidez aldatu zen energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programaren aurrekontu-zuzkidura eta iragarri zen ondoriozko aurrekontu-zuzkidura, betiere Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko irailaren 22ko Ebazpen bidez ezarritako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (2023ko abenduaren 12ko EHAA, 235. zenbakia), 27.738.773,55 euroko zenbateko gehigarriarekin (1.459.935,45 euroko dagozkion zeharkako gastuak kendu ondoren), Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren kargura emandako funtsetatik datorrena.

Pizgarri-programa honetara Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren kontura bideratutako igoera horren ondoriozko diru-kopurua (106.765.574,23 euro) honako zenbateko honen arabera banatuta geratzen da pizgarri-programa bakoitzerako:

(Ikus .PDF)

VIII.– Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2024ko uztailaren 15eko Ebazpen bidez aldatu zen energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programaren aurrekontu-zuzkidura eta iragarri zen ondoriozko aurrekontu-zuzkidura, betiere Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko irailaren 22ko Ebazpen bidez ezarritako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (2024ko uztailaren 30eko EHAA, 148. zenbakia), 4.127.323,00 euroko zenbateko gehigarriarekin, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren kargura emandako funtsetatik datorrena.

Pizgarri-programa hau finantzatuta dagoen Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren osagaien artean banatu zen, igoera hori honako xehetasun honi jarraikiz:

(Ikus .PDF)

Pizgarri-programa hau finantzatuta dagoen Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren osagai bakoitzaren honako zenbateko hauen arabera banatuta geratu zen pizgarri-programa honetara bideratutako igoera horren ondoriozko diru-kopurua (110.892.897,23 euro):

(Ikus .PDF)

IX.– Energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programaren aurrekontu-zuzkidura laugarrenez aldatzea eta ondoriozko aurrekontu-zuzkidura laguntza-programa hori osatzen duten programen artean iragartzea erabakitzen duen energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2024ko uztailaren 15eko Ebazpenaren bigarren erabaki-puntuaren azken paragrafoan ezarritakoari jarraikiz, eta betiere Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko irailaren 22ko Ebazpen bidez ezarri zen Europar Batasunak (NextGenerationEU) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, osagai bakoitzaren igoeraren azken banaketa iragartzea dagokio laguntza-programa hori osatzen duten pizgarri-programen artean.

Hori guztia dela-eta, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko irailaren 22ko Ebazpen bidez (energia berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena) onartutako laguntza-programa osatzen duten pizgarrien arteko azken banaketa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (2021eko urriaren 1eko EHAA, 197. zenbakia) energia berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programaren aurrekontu-zuzkidura laugarrenez aldatzea erabakitzen duen Energiaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2024ko uztailaren 15eko Ebazpen bidez onartutako osagai bakoitzaren igoerarekin, betiere Europar Batasunak (NextGenerationEU) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (2024ko uztailaren 30eko EHAA, 148. zenbakia), eta, hori horrela, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren kargurako laguntza-programa honetara bideratutako igoera horren ondoriozko diru-kopurua (110.892.897,23 euro) honako zenbateko hauen arabera banatuta geratuko da pizgarri-programa bakoitzerako:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian osorik argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Bilbao, 2024ko abuztuaren 8a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala