Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2024ko abuztuaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUN SAILA
4019

EBAZPENA, 2024ko abuztuaren 8koa, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Balorazio Batzordeko kideak, natura-ondarea babesteari buruzko ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten pertsona, elkarte, fundazio eta enpresentzako dirulaguntzen 2024ko deialdiaren 14. artikuluaren esparruan.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko apirilaren 23ko Aginduaren bidez natura-ondarea babesteari buruzko ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten pertsona, elkarte, fundazio eta enpresentzako dirulaguntzen oinarri arautzaileak ezarri eta deialdia egiten da 2024rako.

Agindu horren 13.1 artikuluak xedatzen duenez, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzako bi teknikarik osatutako Balorazio Batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak aztertzeko, ebaluatzeko eta hautatzeko, eta proposamenak ebaluatzeko, berriz, natura-ondarearen kontserbazioko teknikarien edo adituen iritzia jaso ahal izango da.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako hauek izendatzea Balorazio Batzordeko kide, eta batzordearen osaera argitara ematea:

Marta Rozas Ormazabal (Natura Ondareko Zerbitzuko arduraduna)

Iban López Ochoa de Olano (Natura Ondareko Zerbitzuko teknikaria)

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denek jakin dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abuztuaren 8a.

Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria,

ADOLFO URIARTE VILLALBA.


Azterketa dokumentala