
164. zk., 2024ko abuztuaren 23a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (132 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
4017
EBAZPENA, 2024ko abuztuaren 7koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako hau zuzentzen duena: Ebazpena, 2024ko ekainaren 19koa, zeinaren bidez argitara ematen baita gazteak euskal enpresetan ikerketa-proiektuak egiteko kontratatzea helburu duten dirulaguntzen 2024ko ekitaldiko deialdia. Ikerlan programa.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezarritakoaren arabera, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Era horretako akatsak aurkitu dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2024ko ekainaren 19ko Ebazpenean, zehazki, 2024ko ekainaren 28ko Euskal Herriko Aldizkarian argitaratu zen, 127. zenbakian, eta honako hauek zuzendu behar dira:
2024/3123 (14/10) eta 2024/3123 (14/11) orrialdeetan, 12. artikuluan, zenbait akats daude, hala nola, atalen zenbakiak eta esaldi batzuk falta dira, eta badaude bidezkoak ez diren beste batzuk. Ulergarriagoa izateko, zuzentzen den artikulu osoa jasotzen dugu, horrela:
Honela dio:
«12. artikulua.– Dirulaguntzaren justifikazioa eta epea.
Kontratuak justifikatzeko, agiri hauek aurkeztu beharko ditu enpresa onuradunak:
a) Jardueraren amaierako memoria, alderdi hauek behintzat identifikatuta:
– Kontratatutako pertsonek egindako jardueren deskribapena.
– Kontratatu diren pertsonen azken aukeraketarako aplikatutako irizpideak, 7.3 artikuluan ezarritakoarekin bat.
– Kontratatutako pertsonei buruzko xehetasuna, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren www.lanbide.euskadi.eus webgunean eskuragarri dagoen eredu normalizatuaren arabera.
b) Memoria ekonomikoa, egindako jardueren kostua justifikatzeko, lortutako emaitzen arabera. Alderdi hauek jasoko ditu, gutxienez:
Jarduketa-memorian kuantifikatutako jarduerak eta 6. artikuluan ezarritako moduluak oinarritzat hartuta kalkulatutako dirulaguntzaren zenbateko osoa, artikulu horretan ezarritako kostu unitarioen bidezko kalkulurako eta kuantifikaziorako sistemaren arabera.
Dirulaguntzaren likidazioa proiektuan kontratatutako pertsonen arabera egingo da, kontratatuta egon diren urte (edo hilabete) bakoitzeko. Likidazioak ez du inola ere gaindituko hasieran emandako dirulaguntzaren zenbatekoa. Kalkulua egiteko, kontuan hartuko da kontratatutako pertsonen kopurua, kontratatuta egon diren denbora eta dagokien modulua, Gizarte Segurtasunaren kotizazio-taldearen arabera.
Hori aurkezteko epea hau izango da:
a) 12 hilabeteko iraupena duten kontratuetan, kontratua amaitu eta hilabeteko epea.
b) 12 hilabete baino gehiagoko iraupena daukaten kontratuetan, hasi eta urtebete igaro ondoren.
Halaber, 10.1 artikuluan adierazitakoa betetzen dela egiaztatuko du Lanbidek. Egiaztapen horretatik ondorioztatzen baldin bada diruz lagundutako aldian ez zaiola eutsi kontratazioari, enpresa onuradunak dirulaguntza itzuli beharko du, 10.2 artikuluan ezarritako baldintzetan».
Honela esan behar du:
«12. artikulua.– Dirulaguntzaren justifikazioa eta epea.
1.– Kontratuak justifikatzeko, agiri hauek aurkeztu beharko ditu enpresa onuradunak:
a) Jardueraren amaierako memoria, alderdi hauek behintzat identifikatuta:
– Kontratatutako pertsonek egindako jardueren deskribapena.
– Kontratatutako pertsonei buruzko xehetasuna, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren www.lanbide.euskadi.eus webgunean eskuragarri dagoen eredu normalizatuaren arabera.
b) Memoria ekonomikoa, egindako jardueren kostua justifikatzeko, lortutako emaitzen arabera. Alderdi hauek jasoko ditu, gutxienez:
– Jarduketa-memorian kuantifikatutako jarduerak eta 6. artikuluan ezarritako moduluak oinarritzat hartuta kalkulatutako dirulaguntzaren zenbateko osoa, artikulu horretan ezarritako kostu unitarioen bidezko kalkulurako eta kuantifikaziorako sistemaren arabera.
Dirulaguntzaren likidazioa proiektuan kontratatutako pertsonen arabera egingo da, kontratatuta egon diren urte (edo hilabete) bakoitzeko. Likidazioak ez du inola ere gaindituko hasieran emandako dirulaguntzaren zenbatekoa. Kalkulua egiteko, kontuan hartuko da kontratatutako pertsonen kopurua, kontratatuta egon diren denbora eta dagokien modulu ekonomikoa, Gizarte Segurtasunaren kotizazio-taldearen arabera.
2.– Hori aurkezteko epea hau izango da:
a) 12 hilabeteko iraupena duten kontratuetan, kontratua amaitu eta hilabeteko epea.
b) 12 hilabete baino gehiagoko iraupena daukaten kontratuetan, hasi eta urtebete igaro ondoren.
Kasu batean zein bestean, zerrenda aurkezteko azken eguna 2025eko abenduaren 16a izango da.
3.– Lanbide-Euskal enplegu Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko du kontratuen benetako iraunaldia, bai eta gutxienez 12 hilabete iraun dutela ere, horren ostean bigarren ordainketa egiteko.
Halaber, 10.1 artikuluan adierazitakoa betetzen dela egiaztatuko du. Egiaztapen horren bidez ondorioztatzen bada dirulaguntzaren epealdian ez zaiola eutsi kontratazioari, enpresa onuradunak dirulaguntza itzuli beharko du 10.2 artikuluan ezarritako baldintzetan».
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abuztuaren 7a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.
RSS