Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

163. zk., 2024ko abuztuaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
4011

EBAZPENA, 2024ko abuztuaren 6koa, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, 2024. urtean Euskal Etxeei eman zaizkien dirulaguntzen berri ematen duena.

Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2024ko martxoaren 20ko Ebazpenaren bitartez, Euskal Etxeei 2024ko dirulaguntzak emateko deialdia egin zen, dirulaguntza horiek arautzen dituen martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 8. artikuluan xedatutakoa betetzeko. Dekretu hori irailaren 9ko 175/2014 Dekretuz eta uztailaren 27ko 186/2021 Dekretuz aldatu zen.

Ebaluazio Batzordeak, aipatutako Ebazpenean izendatua, eskaerak aztertu eta baloratu ditu martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuko 4., 5., 6. eta 12. artikuluetan ezarrita dagoen legez, eta esleipen-proposamena egin du.

Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 13.1 artikuluak ezartzen duenez, administrazio publiko bakoitzak xedatzen duen moduan, administrazio-organoetako titularrak aldi baterako ordeztu ahal izango dira lanpostu hutsak daudenean, absentziak gertatzen direnean edo gaixorik daudenean, bai eta abstenitu edo errefusatzen direnean ere.

Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak egindako abstentzioaren aurrean, eta Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 5/2021 Dekretuaren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zehazten diren Euskal Etxeen eskaerak onartzea, epean eta behar bezala aurkeztu izanagatik.

Bigarrena.– II. eranskinean zehazten diren Euskal Etxeei dirulaguntzak esleitzea, eranskin horretan adierazitako zenbatekoen arabera, IV. kapituluan ezarrita dauden ekintzak burutu ditzaten (ohiko gastuak eta jardueren antolakuntza).

Hirugarrena.– III. eranskinean zehazten diren Euskal Etxeei dirulaguntzak esleitzea, eranskin horretan adierazitako zenbatekoen arabera, VII. kapituluan ezarrita dauden ekintzak burutu ditzaten (azpiegitura- eta ekipamendu-gastuak).

Laugarrena.– Martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 12.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, badaezpada baten batek IV. kapituluko dirulaguntzei uko egiten badie, IV. eranskinean ordezkoen zerrendak sartzen dira, eta esleitzeko gehienezko diru kopurua ere ezartzen da.

Bosgarrena.– Martxoaren 18ko 50/2008 Dekretuaren 12.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, badaezpada baten batek VII. kapituluko dirulaguntzei uko egiten badie, V. eranskinean ordezkoen zerrendak sartzen dira, eta esleitzeko gehienezko diru kopurua ere ezartzen da.

Seigarrena.– VI. eranskinean kanpoan utzitakoen zerrenda sartzen da, horretarako arrazoiak emanez.

Zazpigarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abuztuaren 6a.

Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia.
Aurrekoa ordezkatuz (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 13.1 artikulua, Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 5/2021 Dekretuaren xedapen gehigarriarekin lotuta).

Kanpo Harremanetarako zuzendaria,

CONCEPCIÓN QUINTANA AGUIRRE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala