
160. zk., 2024ko abuztuaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3984
1612/2024 EBAZPENA, abuztuaren 8koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari medikoarena, zeinaren bidez zuzentzen diren ekainaren 26ko 1263/2024 Ebazpenaren akatsak, zeinaren bidez deialdia egiten den Neurologiako Zerbitzu Sanitarioko buru lanpostua betetzeko.
Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari ekainaren 26ko 1263/2024 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen den Neurologiako Zerbitzu Sanitarioko buru lanpostua betetzeko.
2024ko ekainaren 26ko 1263/2024 Ebazpena 2024ko uztailaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren, akats bat antzeman da ebazpen horren lehenengo Oinarrian. Izan ere, bertan ez da agertu Arabako ESIko Neurologiako Zerbitzu Sanitarioko buruaren lanpostuak (lanpostu-kodea: 12281) 2. hizkuntza-eskakizunaren baldintza esleituta duela, igarotako derrigortasun-datarekin (2013ko abenduaren 3a). Lehen Oinarri hori aldatzeak berekin dakar merezimenduen eranskineko III. atala, euskararen ezagutzari buruzkoa, kentzea.
Administrazio-espedientearen datuak eta Arabako ESIko egiturazko plantillaren datuak ikusita, zeinean deialdiaren xede den lanpostua agertzen den, haren ezaugarri eta betekizun guztiekin, zuzendu egin behar da antzemandako akatsa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109. artikuluan (egintzak errebokatzeari eta akatsak zuzentzeari buruzkoa) ezarritakoaren arabera.
Ebazten duen organoa eskuduna da, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.2 artikuluaren bigarren paragrafoan xedatutakoaren arabera. Horren arabera, lanpostu hori hutsik badago, erakundeko Zuzendaritza Medikoak hartuko ditu bere gain zuzendari-gerentearen eginkizunak.
Horregatik guztiagatik,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Zuzentzea Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen ekainaren 26ko 1263/2024 Ebazpena, zeinaren bidez deialdia egin zen den Neurologiako Zerbitzu Sanitarioko buru lanpostua betetzeko. Zuzenketak hauek izango dira:
Lehenengo oinarria.– Parte hartzeko baldintzak.
Honakoa esaten den lekuan:
Deialdi honetan, eskaerak aurkezteko epeko azken egunean baldintza hauek betetzen dituztela frogatzen dutenek hartu ahal izango dute parte:
a) Langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratuduna) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan, edo estatutupeko langile finkoa izatea Osasun Sistema Nazionaleko Erakunde Sanitarioetan, eta jarduneko zerbitzuan egotea edo A1 lanbide-taldeko kategoria bateko lanpostua erreserbatzea dakarren beste administrazio-egoera batean egotea.
b) Deialdiko lanpostuari dagozkion titulu eta espezialitatea edukitzea.
c) Gutxienez lau urteko lan-esperientzia izatea dagokion espezialitateko lanpostu batean.
Honakoa esan behar du:
Deialdi honetan, eskaerak aurkezteko epeko azken egunean baldintza hauek betetzen dituztela frogatzen dutenek hartu ahal izango dute parte:
a) Langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratuduna) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan, edo estatutupeko langile finkoa izatea Osasun Sistema Nazionaleko Erakunde Sanitarioetan, eta jarduneko zerbitzuan egotea edo A1 lanbide-taldeko kategoria bateko lanpostua erreserbatzea dakarren beste administrazio-egoera batean egotea.
b) Deialdiko lanpostuari dagozkion titulu eta espezialitatea edukitzea.
c) Gutxienez lau urteko lan-esperientzia izatea dagokion espezialitateko lanpostu batean.
d) Deialdiko lanpostua eskuratzeko eskatzen den euskarako 2. hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen duen titulua edukitzea.
Merezimenduen eranskineko III. atala ezabatu da.
Bigarrena.– Ebazpen hau zuzendutako ebazpenaren baldintza berberetan argitaratzea.
Hirugarrena.– Eskabideak aurkezteko epe berri bat gaitzea.
Interesdunek 15 egun balioduneko epea izango dute euren eskabideak aurkezteko, akatsak zuzentzeko Ebazpen hau dagozkion aldizkari ofizialetan azkenekoz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabideak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako ESIko Giza Baliabideen Zuzendaritzara bidali beharko dituzte (José Anchótegui kalea z.g. 01009 Vitoria-Gasteiz). Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako eran aurkeztu ahalko dira eskaerak.
Laugarrena.– Eskabidea aurkeztu duten hautagaiei ebazpen hau jakinaraztea, beren eskabideak epe barruan aurkeztutzat hartuz.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena dagozkion aldizkari ofizialetan azken aldiz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abuztuaren 8a.
Arabako ESIko zuzendari medikoa,
LANDER HIJONA MURUAMENDIARAZ.
RSS