
153. zk., 2024ko abuztuaren 7a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
ABANCA PREVISIÓN, EPSV INDIVIDUAL Y BANCOA ABANCA, EPSV INDIVIDUAL
3862
IRAGARKIA, «Bankoa Abanca, EPSV individual» entitateak «Abanca Previsión, EPSV individual» xurgatzeagatiko bat-egiteari buruzkoa.
Urriaren 27ko 203/2015 Dekretuaren (Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen otsailaren 23ko 5/2012 Legearen Erregelamendua onartzen duena) 17.6 artikuluan xedatutakoa betez, argitara ematen da «Bankoa Abanca, EPSV individual» eta «Abanca Previsión, EPSV individual» entitateek 2024ko ekainaren 27an egin dituzten batzar orokorretan onartu egin dutela «Bankoa Abanca, EPSV individual» entitateak «Abanca Previsión, EPSV individual» xurgatzeagatik bat-egitea, betiere entitate horien gobernu-batzordeek (2024ko ekainaren 12an egindako bileretan) prestatu duten bat-egiteko proiektuan ezarritakoa betez.
Proiektatu den bat-egitearen arabera, orduan, «Abanca Previsión, EPSV individual» entitatea likidaziorik gabe desegingo da, eta haren ondare osoa (bazkideak, onuradunak, eskubideak, betebeharrak eta gizarte-aurreikuspenaren planak barne) «Bankoa Abanca, EPSV individual» entitateari eskualdatuko zaio. Azken enpresa horrek oinordetza unibertsalaren bidez jasoko du ondare hori guztia, eta «Abanca Previsión, EPSV individual» entitatearen eskubide eta betebehar guztietan subrogatuko da. Bat-egitearen ondorioz, «Abanca Previsión, EPSV individual» entitatea desegingo da.
Donostia / San Sebastián, 2024ko uztailaren 16a.
«Bankoa Abanca, EPSV individual» entitateko gobernu-batzordeko presidentea,
DAVID IGLESIAS RIGUEIRA.
«Abanca Previsión, EPSV individual» entitateko gobernu-batzordeko presidentea,
ÁLVARO VALENTÍN GARCÍA DIÉGUEZ.
RSS