Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2024ko abuztuaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BIZKAIKO GARRAIO PARTZUERGOA
3861

IRAGARKIA, «Bilbo Metropoliko Trenbidearen lineetako zarataren eta bibrazioen aurkako Ekintza Plana. 2024-2029 aldia» delakoaren behin betiko onespenari buruzkoa.

1513/2005 Errege Dekretuan eta 213/2012 Dekretu Autonomikoan xedatutakoa betez, 2024-05-27an egindako bileran hartutako erabakiaren bidez, Bizkaiko Garraio Partzuergoaren Kontseilu Nagusiak hasiera batean onartu zuen «Bilbo Metropoliko Trenbidearen 1. eta 2. lineetako zarataren eta bibrazio akustikoen aurkako ekintza-plana, IV. fasea. 2024-2029 aldia», eta agiri hori hilabetez jendaurrean jartzeko agindua eman zuen.

Epe hori igaro eta izapidetze-fasean aurkeztutako erreklamazioak, alegazioak eta iradokizunak aztertu ondoren, Zuzendaritza Nagusiak, uztailaren 18ko 181/2024 Ebazpenaren bidez –2024-05-27ko Kontseilu Nagusiak eskuordetuta emandakoa–, honako hau erabaki du:

Lehenengoa.– «Bilbo Metropoliko Trenbidearen 1. eta 2. lineetako zarataren eta bibrazio akustikoen aurkako ekintza-plana, IV. fasea. 2024-2029 aldia» delakoaren kontsulta, parte-hartze eta informazio publikoko faseetan aurkeztutako alegazioak, iradokizunak eta erreklamazioak ebaztea, Azterlan eta Plangintza Zerbitzuak egin eta espedienteari erantsitako azken onespenerako txosten-proposamenean ezarritakoarekin bat eginda.

Bigarrena.– «Bilbo Metropoliko Trenbidearen 1. eta 2. lineetako zarataren eta bibrazio akustikoen aurkako ekintza-plana, IV. fasea. 2024-2029 aldia» behin betiko onartzea, Azterlan eta Plangintza Zerbitzuak egindako azken dokumentuaren arabera. Dokumentu horretan, egindako kontsulta, parte-hartze eta informazio publikoko izapideen ondoriozko aldaketak jasotzen dira.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Laugarrena.– Onartutako Ekintza Plana BGPren Gardentasun Atarian argitaratzea.

Bosgarrena.– Ebazpen hau Azterlan eta Plangintza Zerbitzuari jakinaraztea, jakinaren gainean egon dadin eta dagozkion ondorioak izan ditzan.

Bilbao, 2024ko uztailaren 23a.

Zuzendari-kudeatzailea,

ROBERTO MUÑOZ GARCÍA.


Azterketa dokumentala