
153. zk., 2024ko abuztuaren 7a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (143 KB - 2 orri.)
- EPUB (144 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
3860
IRAGARKIA, entzunaldi-izapidearen jakinarazpenari buruzkoa.
Baimen, Emakida eta Isurketa Arloa – Uraren Euskal Agentzia.
Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, edo jakinarazpena egiten saiatu eta ez denez lortu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, argitaratzen da, Jabari Publiko Hidraulikoaren gaineko Erregelamenduaren 165. artikuluko 4. apartatuan eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 82. artikuluan ezarritakoarekin bat eginez, aipatutako emakida-eskubidea amaitzeko espedientearen berri ematen da. Emakida-eskubideen ezaugarriak, iragarki honen eranskinean zehazten dira.
Espedienteak Uraren Euskal Agentziaren bulegoan ikusi ahal izango dira, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasi eta hamabost egun balioduneko epean. Epe horretan alegazioak egin ahal izango dira eta egoki iritzi daitezkeen dokumentuak eta egiaztapenak alegatu. Helbidea: Gamarrako atea 1.A, 11. solairua, 01013 Vitoria-Gasteiz.
Iragarki honek eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko uztailaren 12an.
Zuzendari nagusia,
EE (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa),
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS