
153. zk., 2024ko abuztuaren 7a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
3859
IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziarena, Mecanizados Josal SLren jabari publiko hidraulikora isurtzeko baimenaren espedientea jendaurrean jartzeko dena.
Espedientearen kodea: VDP-B-2024-0007 / V-48-01534.
Erakunde eskatzailea: Mecanizados Josal SL.
Jarduera: erreminten fabrikazioa.
Jardueraren kokapena: Zabalondo auzoa, Mungiako udalerria (Bizkaia).
Ingurune hartzailea: Butroe ibaiaren adarra den izenik gabeko erreka.
Isurketa puntua ((ETRS89) UTM koordenatuak):
Hiriko hondakin-urak edo antzekoak: X: 511.163 Y: 4.798.135
Isurketa mota eta bolumena: hiriko hondakin-urak (95 m3/urteko).
Jardueraren deskribapena: Mecanizados Josal SLk baimena eskatu du Mungiako udal-mugarteko (Bizkaia) Zabalondo poligonoan dituzten instalazioetako komunetatik datozen hiriko hondakin-urak isurtzeko, arazte-sistema baten bidez tratatu ondoren. Sistema horrek honako hauek ditu: dekantagailua eta iragazki biologikodun digestorea, 4,8 m3-ko edukiera duena.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogeita hamar (30) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, 849/1986 Errege Dekretua aldatzen duen uztailaren 18ko 665/2023 Errege Dekretuaren zortzigarren xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz, beren burua kaltetutzat jotzen duten pertsonek erreklamazioak aurkeztu eta espedientea aztertu ahal izan dezaten adierazitako epean zehar, Uraren Euskal Agentziaren egoitzan edo Arroaren Bulegoan (Urkixo zumarkalea 36, 7. solairua, 48011 Bilbao), nahi duenak hitzordua eskatu ondoren.
Bilbao, 2024ko uztailaren 2a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
ANTONIO AIZ SALAZAR.
RSS