
153. zk., 2024ko abuztuaren 7a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNU SAILA
OSASUN SAILA
3845
166/2024 DEKRETUA, uztailaren 23koa, zeinaren bidez Sendabide, Asociación Von Hippel-Lindau VHL de Euskadi (Sendabide, Euskadiko Von Hippel-Lindau VHL Elkartea) izeneko elkartea onura publikokoa dela aitortzen baita.
Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak ezartzen du onura publikokotzat aitortu ahal izango direla Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak, baldin eta, beren jardueren bidez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen betetzen badituzte eta, gainera, artikulu horretan aurreikusitako baldintzak betetzen badituzte.
Aitorpen hori Gobernu Kontseiluak erabakitako dekretu bidez egiten da, Onura Publikoko Elkarteei eta horien Babesletzari buruzko Erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 146/2008 Dekretuaren II. kapituluan arautzen den espedientea izapidetu ondoren, eta diskrezionala da, elkarte eskatzaileak garatutako helburuek eta jarduerek merezi duten balorazioaren arabera.
Ildo horretatik, 2024ko apirilaren 8an, Sendabide, Asociación Von Hippel-Lindau VHL de Euskadi (Sendabide, Euskadiko Von Hippel-Lindau VHL Elkartea) izeneko elkarteak aitorpen hori eskatu zuen, Onura Publikoko Elkarteen Babesletzari zuzendutako idazki baten bidez.
Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean AS/G/21915/2018 zenbakiarekin inskribatuta dago, 2018ko irailaren 21eko Ebazpenaren bidez.
Bere funtzioen lurralde-eremuak nagusiki Euskadi hartzen du, eta, eratu zenetik, bere helburu nagusiak lortzera zuzentzen ditu bere jarduerak eta, bereziki, Von Hippel-Lindau sindromea duten pertsonak eta haien familiak biltzera eta laguntzera, haien bizi-kalitatea hobetzeko ikerketa-lanak bultzatzera, gaixotasuna ezagutaraztera eta herritarrak sentsibilizatzera, informazio orokorra eta espezializatua biltzera eta zabaltzera, eta ekimenak sustatzera eta legeria egokia aldarrikatzera, sindromeak jotako pertsonen eskubideak aitortu eta gauzatuko dituena.
Onura publikoa aitortzeko eskaerarekin bat egin dute honako erakunde hauek: Biodonostia, CIMA Universidad de Navarra eta Onkologikoa.
Bestalde, 2024ko ekainaren 7an, Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak elkartea onura publikokoa dela aitortzearen aldeko txostena egin zuen, zeren eta txostena egitea eskatu baitzioten gaiari buruzko eskumena duelako.
Azkenik, 2024ko uztailaren 11n, Onura Publikoko Elkarteen Babesletzak aldeko balorazio-txosten teknikoa eman zuen. Txosten horretan, onura publikoa aitortu aurretik bete beharreko lege- eta erregelamendu-eskakizun guztiak betetzen direla justifikatzen da, kasuan kasuko sailen proposamenez.
Ondorioz, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren eta Osasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko uztailaren 23an egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Sendabide, Asociación Von Hippel-Lindau VHL de Euskadi (Sendabide, Euskadiko Von Hippel-Lindau VHL Elkartea) izeneko elkartea onura publikokoa dela aitortzea eta, horrenbestez, aitorpen horri dagozkion eskubideak onartzea (elkartea Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago, AS/G/21915/2018 zenbakiarekin).
XEDAPEN GEHIGARRIA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko uztailaren 23an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
Osasuneko sailburua,
ALBERTO MARTíNEZ RUIZ.
RSS