
153. zk., 2024ko abuztuaren 7a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (106 KB - 3 orri.)
- EPUB (170 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
3842
EBAZPENA, 2024ko uztailaren 10ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita ekintzaileei laguntzeko 2023ko dirulaguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Bertan, enpresa-ideiak garatzeko laguntzen eta enpresa-proiektu berriak abian jartzeko laguntzen lerroei dagozkienak agertzen dira.
Dirulaguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluak ezarritakoa kontuan hartuta, laguntzak emateko ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea aipatutako dirulaguntzen onuradun izan diren pertsonen zerrenda. Dirulaguntza horiek ekintzaileei laguntzeko 2023ko dirulaguntzen deialdiaren babesean eman dira, eta enpresa-ideiak garatzeko laguntzen eta enpresa-proiektu berriak abian jartzeko laguntzen lerroei dagozkie. Dirulaguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2023ko maiatzaren 25ean egindako bileran (erabaki hori 2023ko ekainaren 2ko EHAAn argitaratu zen, 104. zenbakian). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazten da, ebazpen honen eranskinetan azaltzen den bezala.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 10a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendaria,
MARÍA TERESA MARTÍNEZ GRANADO.
RSS