Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2024ko abuztuaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3838

624/2024 EBAZPENA, uztailaren 17koa, Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Enrique Santa Cruz Jáuregui jauna Administrazioan Zuzendaritzako Idazkari izendatzen den, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Tolosaldeko ESIan.

Maiatzaren 30eko 502/2024 Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, honen bidez, Tolosaldeko ESIko Administrazioan Zuzendaritzako Idazkari lanpostu bi, izendapen askez betetzeko deialdia egin zen.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Enrique Santa Cruz Jáuregui jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da, izendapenz, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Tolosaldeko ESIko Zuzendaritzako Idazkari izendatzea.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Enrique Santa Cruz Jáuregui jauna izendatzea Administrazioan Zuzendaritzako Idazkari, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Tolosaldeko ESIan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2024ko abuztuaren 5ean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste postu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari Ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Tolosa, 2024ko uztailaren 17a.

Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentea.
EB (405/2023 Ebazpena, maiatzaren 26koa).

Tolosaldeko ESIko Kudeaketako zuzendaria,

NAGORE LORA LACA.


Azterketa dokumentala