
153. zk., 2024ko abuztuaren 7a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3837
623/2024 EBAZPENA, uztailaren 17koa, Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Miguel Legarra Muñoz jaunari Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko Lehen Mailako Arretako Unitateburu eginkizunak esleitzen zaizkion.
440/2024 Ebazpenaren bitartez, onartu egin zen Tolosaldeko ESIko Andoaingo Lehen Mailako Arretako Unitateburua izendatzeko deialdi publikoa.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Miguel Legarra Muñoz jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da hari esleitzea Tolosaldeko ESIko Andoaingo Lehen Mailako Arretako Unitateburu eginkizunak.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Miguel Legarra Muñoz jaunari esleitzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Tolosaldeko ESIko Andoaingo Lehen Mailako Arretako Unitateburu eginkizunak.
Bigarrena.– Miguel Legarra Muñoz jaunak bi eginkizun izango ditu: kudeaketa eta asistentzia ematea; eta Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko Gerentziaren mende egongo da zuzenean eta hierarkian. Bai Lehen Mailako Arretako unitateburu funtzioak egin bitartean bai haiek amaitu ostean, titulartasunari eutsiko dio bere kategorian dagokion plazan, eta hari lotutako oinarrizko funtzioak betetzen jarraituko du.
Hirugarrena.– Inolaz ere, Lehen Mailako Arretako unitateburuaren eginkizunak edo ordainsariak finkatzerik, berariazko lanpostu gisa; izan ere, noiznahi erabaki ahal da eginkizun horien esleipenari amaiera ematea.
Laugarrena.– Interesdunak, eginkizun horietan diharduen bitartean, osagarri berezi bat jasoko du erantzukizunagatik.
Bosgarrena.– Izendapen honek 2024ko abuztuaren 1ean izango ditu ondorioak.
Seigarrena.– Interesdunari eta Debagoineko ESIari Ebazpen honen berri ematea.
Zazpigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Tolosa, 2024ko uztailaren 17a.
Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentea.
EB (405/2023 Ebazpena, maiatzaren 26koa).
Tolosaldeko ESIko Kudeaketako zuzendaria,
NAGORE LORA LACA.
RSS