
153. zk., 2024ko abuztuaren 7a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3834
ERABAKIA, 2024ko uztailaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, zeinaren bidez xedatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko Zuzendaritza Nagusiko zuzendari ekonomiko finantzarioa izendatzea.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan ezartzen denarekin bat etorriz, eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren bidez onartutako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren Estatutu Sozialen 8.5.g) artikuluari dagokionez, Administrazio Kontseiluak honako erabaki hau hartu du:
ERABAKIA:
Lehenengoa.– Xabier Ibarzabal Astigarraga izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoko Zuzendaritza Nagusiko zuzendari ekonomiko finantzario.
Bigarrena.– Erabaki honek 2024ko uztailaren 23tik aurrera sortuko ditu ondorioak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian noiz argitaratzen den gorabehera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 22a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluko presidentea,
ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.
RSS