Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2024ko abuztuaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3833

ERABAKIA, 2024ko uztailaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko zuzendari nagusia izendatzen baita.

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan ezartzen denarekin bat etorriz, eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren bidez onartutako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren Estatutu Sozialen 8.5 g) artikuluari dagokionez, Administrazio Kontseiluak honako erabaki hau hartu du:

ERABAKIA:

Lehenengoa.– Susana López Altuna andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusi izendatzea.

Bigarrena.– Erabaki honek 2024ko uztailaren 23tik aurrera sortuko ditu ondorioak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian noiz argitaratzen den gorabehera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 22a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluko presidentea,

ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.


Azterketa dokumentala