
153. zk., 2024ko abuztuaren 7a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (92 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3832
ERABAKIA, 2024ko uztailaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluarena, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoko zuzendari nagusia, berak hala eskatuta.
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan ezartzen denarekin bat etorriz, eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren bidez onartutako Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoaren Estatutu Sozialen 8.5.g) artikuluari dagokionez, Administrazio Kontseiluak honako erabaki hau hartu du:
ERABAKIA
Lehenengoa.– María Rosa Pérez Esquerdo andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoko zuzendari nagusiaren kargutik kentzea 2024ko uztailaren 22ko lanaldiaren amaieran, berak hala eskatuta, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Erabaki honek 2024ko uztailaren 22tik aurrera sortuko ditu ondorioak, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian noiz argitaratzen den gorabehera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 22a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluko presidentea,
ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.
RSS