
149. zk., 2024ko uztailaren 31, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3735
IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Jabetza Intelektualaren lurralde-erregistratzaileak eskubideak inskribatzeko emandako ebazpena jakinarazteko dena.
Ezinezkoa izan da zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.
Jakinarazitako ebazpenak interesdunaren aldekoak dira, dagokion obraren eskubideak Jabetza Intelektualaren Erregistro Orokorrean inskribatzeko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 17a.
Kultura Ondarearen zuzendaria,
MIKEL XABIER AIZPURU MURUA.
RSS