Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2024ko uztailaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3734

EBAZPENA, 2024ko uztailaren 9koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinen bidez ebazten baita 2023-2024 ikasturtean itsas arrantzaren arloko ikasketak Pasaiako CIFP Blas de Lezo LHII, Bermeoko Nautika eta Arrantzako LHII, eta Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantza Eskola ikastetxeetan egiteko beka-deialdia.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko apirilaren 9ko Aginduaren bidez beka-deialdia egin zen itsas arrantzaren arloko ikasketak egiteko, 2023-2024 ikasturtean, honako ikastetxe hauetan: Pasaiako CIFP Blas de Lezo LHII, Bermeoko Nautika eta Arrantzako LHII, eta Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantza Eskola.

Aurkeztutako hautagaiak ebaluatu eta aukeratzeko prozesua amaiturik, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren proposamenez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko apirilaren 9ko Aginduaren bidez deitutako beka-deialdia, 2023-2024 ikasturtean itsas arrantzaren arloko ikasketak Pasaiako CIFP Blas de Lezo LHII, Bermeoko Nautika eta Arrantzako LHII, eta Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantza Eskola ikastetxeetan egiteko, ebaztea, eta beken onuradunen eta ez onartutakoen izenak ematea ebazpen honen eranskinetan adierazitakoarekin bat etorriz.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunak gorako errekurtsoa jar diezaioke Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, argitaratu eta hilabeteko epearen barruan, hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 9a.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala