
149. zk., 2024ko uztailaren 31, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (114 KB - 1 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
LAUDIOKO UDALA
3731
IRAGARKIA, udaltzainburuaren lanpostu bat (1011 kodea) izendapen askez betetzeko hautaketa-prozesua hutsik geratu dela adierazteari buruzkoa.
2024ko ekainaren 6ko 889 zenbakidun Alkatetza Dekretuaren bidez, Laudioko Udaleko udaltzainburuaren 1011 kodeko lanpostua izendapen askez betetzeko hautaketa-prozesua hutsik uztea onartu zen, erabaki honekin:
Lehenengoa.– Hautaketa prozesua hutsik uztea eta Laudioko Udaleko udaltzainburuaren 1011 kodea lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia indarrik gabe uztea.
Bigarrena.– Iragarkia Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean, EHAAn, Laudioko Udaleko iragarki-oholean eta Udalaren beraren webgunean argitaratzea.
Hirugarrena.– Langileen Batzordeari eta Udaltzaingoaren Zerbitzu Unitateari horren berri ematea.
Laudio, 2024ko ekainaren 21a.
Alkate-udalburua,
AINIZE GASTAKA MARTÍNEZ.
RSS