
149. zk., 2024ko uztailaren 31, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
3730
IRAGARKIA, Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako departamentuko zuzendaritzako idazkariaren lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa egiteari buruzkoa.
2024ko uztailaren 17an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (138. zk.) argitaratu da honako lanpostu hau izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia:
– Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako departamentuko zuzendaritzako idazkariaren lanpostua. (B2024/L03).
Interesdunek Gobernantza Departamentuko foru diputatuari bidaliko dizkiote beren eskaerak. Eskaerak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu beharko dituzte, agiri normalizatuan (Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan eskuratu daiteke), iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 15 egun baliodun igaro baino lehen.
Donostia, 2024ko uztailaren 18a.
(1750/2019 Foru Agindua, abenduaren 2koa).
Gobernantza Departamentuko idazkari teknikoa,
ALFONSO ACARRETA RODRÍGUEZ.
RSS