Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2024ko uztailaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3717

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Aia udalerrian (Gipuzkoa) dauden Manterola errekako eta Kabialdia iturburuko ura abeltzaintzarako eta ureztapenerako aprobetxatzeko administrazio-emakida eskaeraren espedientea.

Espedientearen kodea: A-G-2011-5343.

Eskatzailea: Xabier Kaminos Iztueta.

Jardueraren kokapena: Aia (Gipuzkoa).

Bilketa-puntua ((ETRS89) UTM koordenatuak):

Manterola erreka: X = 569.463; Y = 4.789.698.

Kabialdia iturburua: X = 569.540; Y = 4.789.834.

Eskatutako urteko bolumena: 288,2 m3/urtean.

Uraren erabilera: abeltzaintza eta ureztapenerako.

Obren deskribapena: Manterola errekako urak ubidetik ateratzen dira 1 CV-ko potentzia duen urpeko ponpa baten bidez, 165 m-ra dagoen eta 2 m3-ko edukiera duen poliesterrezko andel bateraino. Kabialdia iturburuko urak hormigoizko kutxatila batean sartzen dira, eta grabitatez bideratzen dira 50 metrora dagoen altzairuzko biltegi bateraino. Biltegietatik, ureztatze-eremura eta abeltzaintza-pabiloira banatzen dira urak.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 109. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten aipatutako epean, Uraren Euskal Agentzia honetan, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertu ahal izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 2a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala