Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2024ko uztailaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
3710

IRAGARKIA, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian bideratutako 154/2024 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak epatzeko dena.

154/2024 prozedura laburtua, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburuaren 2023ko azaroaren 22ko Aginduaren aurkakoa. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren mendeko ikastetxeetan lanpostuak betetzeko unibertsitateaz kanpoko irakasleen kidegoetako langile funtzionarioen arteko autonomia-erkidego mailako lekualdatze-lehiaketarako deialdia egiten da (2023-12-01eko EHAA).

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegiak administrazio-espedientea bidaltzeko eta interesdunak epatzeko eskatu du.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, prozedura horretan interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian, eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 16a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

ENEKO GOENAGA EGIBAR.


Azterketa dokumentala