
148. zk., 2024ko uztailaren 30a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (246 KB - 20 orri.)
- EPUB (1145 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUN SAILA
3708
IRAGARKIA, 2024ko uztailaren 9koa, Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu hau: 13,2 kV-eko «Miraballes-Zeberio cto. 4» zirkuitu sinpleko erdi-tentsioko aireko linea elektrikoaren zuhaitzik gabeko zerrendaren handitzea, zeina Miraballes (4530) TAB eta 9049 zenbakidun euskarriaren artean gauzatuko den. Proiektua Ugao-Miraballes, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Zeberio eta Arteako udal-mugarteetan (Bizkaia) kokatuta dago.
Jendaurrean jartzen da erreferentziako instalazio elektrikoari buruzko informazioa, martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuan xedatutako ondorioetarako (2020-03-31ko EHAA; dekretu horren bidez arautzen dira energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak), arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013-12-26ko BOE); 223/2008 Errege Dekretua, otsailaren 15ekoa (2008-03-19ko BOE), goi-tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituena (01etik 09ra bitarteko JTO-LAT); Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legea, (2013-12-11ko BOE), eta Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legea (2021-12-31ko EHAA). Izan ere, instalazio elektriko horretarako eskatu dituzte onura publikoaren deklarazioa eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena.
Erreferentzia: JCI/YMM.
Espedientea: 48-AT-Y-2023-00108.
– Eskatzailea: i-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU.
– Kokapena: Ugao-Miraballes, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Zeberio eta Artea.
– Aurrekontua, guztira: 42.726 euro.
– Helburua: energia elektrikoaren horniduraren kalitatea eta segurtasuna hobetzea.
– Instalazioaren ezaugarriak: Larraitz Rique Garaizar industria ingeniari teknikoak 2023ko irailean sinatutako proiektuan adierazitakoak. Proiektua espedientean jasota dago.
Instalazioaren onura publikoaren deklarazioa eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena eskatzen dira.
Hori guztia argitara ematen da jendeak horren berri izan dezan, bereziki proiektuak ukitutako lursailen jabeek eta gainerako titularrek. Interesdunen zerrenda iragarki honen amaieran sartu da, berariaz aztertu ahal izan dezaten, bai proiektua baita ingurumen-eraginaren azterketa, sail honen Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua, Bilbao) edo honako url honetan: https://www.euskadi.eus/energia-eta-meategi-inguruko-proiektuei-buruzko-informazioa/web01-a2energi/eu/
Ordezkaritza honetan egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira idatzizko euskarri fisikoan (bi kopia) edo EAEko Administrazio Publikoaren erregistro elektroniko orokorraren bidez (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/) edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan xedatutako moduan, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik 30 egun balioduneko epean.
Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, aipatutakoek jendaurrean jartzeko izapide honetan egindako alegazioak nahitaez bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar dira.
Bilbao, 2024ko uztailaren 9a.
Industria Administrazioko Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
MARÍA JESÚS MARKAIDA URIARTE.