Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

148. zk., 2024ko uztailaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3703

EBAZPENA, 2024ko uztailaren 1ekoa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2018ko ekitaldian emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko urriaren 10eko Aginduan ezarritako esparruaren barruan. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren eta akuikulturaren sektorerako 2018ko dirulaguntzetarako deialdiaren oinarriak onartu ziren.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko urriaren 10eko Aginduaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren eta akuikulturaren sektorerako 2018ko dirulaguntzetarako deialdiaren oinarriak onartu ziren (2018ko azaroaren 2ko EHAA, 211. zk.).

Agindu horren I. eranskineko 7 artikuluko 8. apartatuak xedatzen du, aurreikusitako laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinarazi behar bada ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela aginduaren babesean laguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda, emandako zenbatekoak adierazita eta diruz lagundutako proiektuari erreferentzia eginez.

Horregatik guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea, jende guztiak jakin dezan, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2018ko urriaren 10eko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda, ebazpen honen eranskinean jasota dagoena. Agindu horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaren eta akuikulturaren sektorerako 2018ko dirulaguntzetarako deialdiaren oinarriak onartu ziren.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 1a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala