
148. zk., 2024ko uztailaren 30a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (136 KB - 3 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
3701
AGINDUA, 2024ko uztailaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostian (Gipuzkoa) dagoen «Gureak» Oinarrizko Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena.
«Gureak» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da, zeinean eskatzen baitu baimena alda dakiola Lanbide Heziketako oinarrizko mailako bi heziketa-ziklo gehitzeko.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko BOE), Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duena; otsailaren 28ko 127/2014 Errege Dekretua (martxoaren 5eko BOE), hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako irakaskuntzen Oinarrizko Lanbide Heziketaren alderdi espezifikoak arautzen dituena, hamalau oinarrizko lanbide-titulu onartzen dituena eta haien oinarrizko curriculumak finkatzen dituena; uztailaren 7ko 104/2016 Dekretua (abuztuaren 11ko EHAA), Euskal Autonomia Erkidegoan emateko Oinarrizko Lanbide Heziketako hogei tituluren curriculuma ezartzen duena; eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2024-2025 ikasturterako:
Kode zenbakia: 20015196 eta 013542.
Izen generikoa: Oinarrizko Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatua.
Izen espezifikoa: «Gureak».
Titularra: Talleres Protegidos Gureak, S.A.
Helbidea: Ilarra 4.
Udalerria: Donostia / San Sebastián.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Baimena:
– «Administrazio zerbitzuak» oinarrizko mailako heziketa-ziklo bat gehitzea.
– «Merkataritza zerbitzuak» oinarrizko mailako heziketa-ziklo bat gehitzea.
Ikastetxearen osaera:
– Lanbide Heziketa:
• Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.
○ Administrazio zerbitzuak, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
• Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina.
○ Merkataritza zerbitzuak, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.
3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
4. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala, ikastetxeak irekitzeko eta ixteko baimenak, baita ikastetxeei emandako baimenetan aldaketak egitea ere.
Legitimazioa:
– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
– Uztailaren 3ko, 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.
Hartzaileak:
– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.
Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.
Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml.
Araudia:
– Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).
– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 10a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOŃA PEDROSA LOBATO.
RSS