Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2024ko uztailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3687

EBAZPENA, 2024ko uztailaren 10ekoa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, zeinaren bidez ezartzen baita Tolosako Paper Eskolako instalazioen eta ekipamenduaren kudeaketa eta erabilera CIFP Tolosaldea LHIIra igaroko dela 2024-2025 ikasturtetik aurrera.

Uztailaren 16ko 386/2013 Dekretuak (uztailaren 23ko EHAA) IES Escuela del Papel BHI (20005117 Estatuko kodea eta 012248 EAEko kodea) kendu zuen 2012-2013 ikasturtean, pixkanaka ikasle kopurua murriztearen ondorioz ikastetxean ematen ziren irakaskuntzak desagertu zirelako.

IES Escuela del Papel BHIren eraikina, ekipamendua eta ekintzak, bai eta ikastetxe horretan ikasketak egin zituzten ikasleen espedienteak ere, CIFP D. Bosco LHIIren esku geratu ziren (20003480 Estatuko kodea eta 012468 EAEko kodea), hark kudeatzeko, zaintzeko eta behar diren titulu eta ziurtagiriak emateko.

2024-2025 ikasturterako, Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritzak prestakuntza-eskaintza planifikatu du, ikastetxeek irakaskuntzak ezartzeko, aldatzeko edo kentzeko aurkeztutako eskaerak kontuan hartuta. Aurrekoaren ondorioz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Tolosako Paper Eskola (Papel kalea 1, Tolosa, 20400 PK), 2023-2024 ikasturtera arte CIFP D. Bosco LHIIk kudeatu du (012468 kodea), instalazioak eta ekipamendua erabiliz. 2024-2025 ikasturtetik aurrera, CIFP Tolosaldea LHIIk kudeatuko du (013023 kodea).

2024-2025 ikasturtean lanbide-heziketako prestakuntza-eskaintza hau ezarriko da:

– Kimika-instalazioko erdi mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1 (1. maila, D eredua eta 2. maila, B eredua).

– Kimika industrialeko goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1 (1. maila, D eredua eta 2. maila, B eredua).

Bigarrena.– 2024-2025ean 2. mailako taldeetako ikasleak 2023-2024an CIFP D. Bosco LHIIko 1. mailako taldeetatik igaroko dira, eta haien espedienteak CIFP Tolosaldea LHIIren esku geratuko dira, hark kudeatzeko, zaintzeko eta behar diren titulu eta ziurtagiriak emateko.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 10a.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.


Azterketa dokumentala