Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2024ko uztailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
3685

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2024ko uztailaren 9koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez deialdia egiten baita 2024an dirulaguntzak emateko elkarte eta irabazi-asmorik gabeko entitate jakin batzuei; hain zuzen ere, emakumeen ekintzailetza sustatzeko edo enpresa eta antolakundeetako zuzendaritza-organoetan emakumeen talentua sartzera bultzatzeko xedea duten elkarte eta entitateei. Era berean, agindu honen bidez, dirulaguntza horiek arautzen dira.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Gisa horretako hutsak atzeman dira Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren 2024ko uztailaren 9ko Aginduan (2024ko uztailaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 138. zk.). Agindu horren bidez deialdia egiten da 2024an dirulaguntzak emateko elkarte eta irabazi-asmorik gabeko entitate jakin batzuei; hain zuzen ere, emakumeen ekintzailetza sustatzeko edo enpresa eta antolakundeetako zuzendaritza-organoetan emakumeen talentua sartzera bultzatzeko xedea duten elkarte eta entitateei. Era berean, agindu horren bidez, dirulaguntza horiek arautzen dira.

I. Eranskinean, 8. oinarriaren 8.1 atalaren taulan, 2024/3444 (17/8) orrialdean,

hau dio:

(Ikus .PDF)

baina honela esan behar du:

(Ikus .PDF)

I. Eranskinean, 8. oinarriaren 8.1.4 atalean, 2024/3444 (17/9) orrialdean,

hau dio:

«8.1.4.– 2023an egin diren jarduerak, dirulaguntzaren xedearekin zerikusia dutenak. Dirulaguntzaren xedearekin zerikusia duten eta 2023an egin diren jardueren kopurua baloratuko da. Eskabidearekin batera, deskripzio-memoria bat aurkeztu behar da (IV. eranskina), atal hauek dituena:»

baina honela esan behar du:

«8.1.4.– 2023an egin diren jarduerak, dirulaguntzaren xedearekin zerikusia dutenak. Dirulaguntzaren xedearekin zerikusia duten eta 2023an egin diren jardueren kopurua baloratuko da. Eskabidearekin batera, deskripzio-memoria bat aurkeztu behar da (V. eranskina), atal hauek dituena:»

I. eranskinean, 8. oinarriaren 8.2 atalean, 2024/3444 (17/10) orrialdean,

hau dio:

«8.2.– 2. dirulaguntza-lerroko balorazio-irizpideak.

Eskaerak baloratzeko irizpideen eta puntuazio-baremoaren taula.

2. dirulaguntza-lerroa: tamaina edo finantza-gaitasun txikiagoko elkarteei laguntzea (VI. eranskina)

Zk. – Irizpidea – Adierazlea – Puntuazioa – Gehieneko puntuazioa, guztira.

1.– Ordezkaritza edo finantza-gaitasuna.

(VIII. eranskina).

Ekarpen txikiagoa kuotetan eta baliabide propioetan 4 10

Elkartekide gutxiago (kuotadunak eta kuotarik gabeak) 2

Kanpoko funts pribatuen ekarpen txikiagoa jarduketa-programan 2

Funts publikoen ekarpen handiagoa aurrekontuan 2

1. dirulaguntza-lerroaren balorazioan gutxienez 45 puntu lortu dituzten elkarteentzat bakarrik da 2. dirulaguntza-lerro hau. Zenbatekoa irizpide hauen arabera banatuko da:

– Kuoten eta baliabide propioen ekarpena.

– Elkartekideen kopurua (kuotadunak eta kuotarik gabeak).

– Elkartearen 2024ko aurrekontuari esleitutako kanpoko baliabide pribatuak.

– Elkartearen 2024ko aurrekontuari esleitutako baliabide publikoak.

2023ko abenduaren 31ko elkartekideen kopurua baloratuko da. Pertsonek elkartearen eskubide osoko kide izan behar dute, eta partaidetza-kuota ordaindu. Kuota ordaintzetik salbuetsita dauden bazkideak ere zenbatuko dira, baldin eta elkarteak salbuespena eta haren arrazoiak egiaztatzen baditu.

Kide kopurua egiaztatzeko, hori legez frogatzen duen edozein dokumentu aurkeztu behar da, edo, bestela, legezko ordezkariak sinatutako erantzukizunpeko adierazpen bat, entitatean 2023ko abenduaren 31n zenbat kide ziren zehazten duena. Administrazioak pertsonen datuak eska ditzake, emandako informazioa egiazkoa dela frogatzeko.»

Baina honela esan behar du:

«8.2.– 2. dirulaguntza-lerroko balorazio-irizpideak.

(Ikus .PDF)

1. dirulaguntza-lerroaren balorazioan gutxienez 45 puntu lortu dituzten elkarteentzat bakarrik da 2. dirulaguntza-lerro hau. Zenbatekoa irizpide hauen arabera banatuko da:

– Kuoten eta baliabide propioen ekarpena.

– Elkartekideen kopurua (kuotadunak eta kuotarik gabeak).

– Elkartearen 2023ko aurrekontuari esleitutako kanpoko baliabide pribatuak.

– Elkartearen 2023ko aurrekontuari esleitutako baliabide publikoak.

2023ko abenduaren 31ko elkartekideen kopurua baloratuko da. Pertsonek elkartearen eskubide osoko kide izan behar dute, eta partaidetza-kuota ordaindu. Kuota ordaintzetik salbuetsita dauden bazkideak ere zenbatuko dira, baldin eta elkarteak salbuespena eta haren arrazoiak egiaztatzen baditu.

Kide kopurua egiaztatzeko, hori legez frogatzen duen edozein dokumentu aurkeztu behar da, edo, bestela, legezko ordezkariak sinatutako erantzukizunpeko adierazpen bat, entitatean 2023ko abenduaren 31n zenbat kide ziren zehazten duena. Administrazioak pertsonen datuak eska ditzake, emandako informazioa egiazkoa dela frogatzeko.»


Azterketa dokumentala