
147. zk., 2024ko uztailaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (247 KB - 20 orri.)
- EPUB (124 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3684
AGINDUA, 2024ko uztailaren 23koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuarena, eguneroko informazioa ematen duten komunikabide profesionalek zabaltzen dituzten edukiak sortzean, lantzean eta argitaratzean adimen artifizial generatiboak duen eragin negatiboa minimizatzeko 2024rako dirulaguntzen deialdia egiten duena.
Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak eta Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunak iritzi- eta adierazpen-askatasunerako eskubidea eta informaziorako eskubidea aldarrikatzen dituzte, pertsonen eta herrien oinarrizko eskubide besterenezin gisa. Informaziorako eskubidea, era berean, gizarte demokratikoak eratzeko eta garatzeko ezinbestekoa eta funtsezko osagaia da. Europar Batasunak, halaber, komunikabideen askatasuna eta pluraltasuna defendatzen ditu. Europako printzipio eta balio horiek defendatzeko asmoz, eta desinformazioaren eta fake news fenomenoaren mehatxu gero eta handiagoaren aurrean, 2015ean Europako Batzordeak desinformazioa detektatzeko eta haren aurka borrokatzeko lehen programak abiarazi zituen, eta 2018an programa horiek areagotzen hasi ziren Europako erakunde guztietatik.
Adimen Artifiziala (AA) berrikuntzarako eta garapenerako eragilea da, baina kazetaritza-informazioaren itxura faltsua duten edukiak masiboki sortu eta hedatzeko tresna ere izan daiteke; AAko metodoak eta teknikak erabiliz sortutako eduki horiek –kazetaritza profesionalen egiletzarik eta/edo egiaztapenik ez daukatenak, lanbidearen kode deontologikoen arabera– gure balio demokratikoak arriskuan jar ditzakete.
Eusko Jaurlaritza errealitate horrek herritarren informaziorako eta gizarte gisa dugun demokraziarako eta garapenerako eskubidearentzat dakarren arriskuaz jakitun da, eta garrantzi handiko balioa ematen dio komunikabide profesionalen lanari, bereziki tokiko, eskualdeko eta autonomia-eremuko komunikabideei, funtsezko eta balio handiko eginkizuna baitute gizarteetan, herritarrei jatorrizko informazio-iturri zuzena eta lehen eskukoa ematen baitiete. Herritarren informazio-eskubidea betetzeko eta desinformazioaren aurkako borrokan ezinbesteko eragileak dira eta balio demokratikoak garatzen laguntzen dute.
Horregatik guztiagatik, laguntza honen helburua komunikabide profesionalek edukiak sortzean, lantzean eta argitaratzean adimen artifizial generatiboak duen eragin negatiboa minimizatzea da, baita desinformazioari aurre egitea ere, bereziki adimen artifizial generatiboko metodoekin sortutakoari. Azkenik, gizartearen eta desinformazioarekiko bereziki zaurgarriak diren taldeen alfabetatze mediatikorako ekimenak eta/ edo tresnak sustatu nahi ditu.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretuaren arabera, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailari dagozkio gizarte-komunikabideei buruzko egitekoak eta haien zabalkundea. Funtzio horiek Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzari dagozkio, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 73/2021 Dekretuaren bidez, zeina egun indarrean baitago.
Gainera, agindu hau Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren 2021-2024 aldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan (2021eko otsailaren 18ko Aginduaren bidez onartua) eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko maiatzaren 28ko Aginduaren bidez onartutako 2024ko Dirulaguntzen Urteko Planean txertatuta dago, biak Sailaren webgunean argitaratu dira, eta esteka honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/dup-dpe-khps.
Deialdi hau hornitzeko kreditu nahikoa eta egokia dago, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2024rako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 22ko 21/2023 Legea aplikatuz.
Horrenbestez, honako hau,
EBAZTEN DUT:
I. KAPITULUA
ARAU OROKORRAK
1. artikulua.– Xedea.
Agindu honen xedea da eguneroko informazioa sortzean, lantzean eta argitaratzean adimen artifizial generatiboak duen eragin negatiboa minimizatzeko dirulaguntzak emateko oinarriak ezartzea eta deialdia egitea.
2. artikulua.– Dirulaguntza-lerroak eta baliabide ekonomikoak.
1.– Dirulaguntza hauetara bideratutako zenbateko osoa 7.000.000 eurokoa da.
2.– Deialdi honetan jasotako laguntza-ildoak kontuan hartuta, zenbateko osoa honela banatuko da:
a) 1. lerroa: EAEko esparruko eguneroko informazioa ematen duten komunikabide jeneralistentzako laguntzak, II. kapituluan ezarritako baldintzetan. Zuzkidura: 6.000.000 euro.
b) 2. lerroa: Tokiko edo eskualdeko edukiak dituzten eguneroko informazioa ematen duten komunikabide jeneralistentzako laguntzak, III. kapituluan ezarritako baldintzetan. Zuzkidura: 1.000.000 euro. Era berean, dirulaguntza lerro hau bi azpilerrotan banatzen da:
– 2.1 azpilerroa: gutxienez 4.000 pertsonako audientzia duten komunikabideentzako laguntzak, CIESek egindako 2023ko metatuari dagokion Hedabideen Audientzia Azterlanaren arabera. Zuzkidura: 700.000 euro.
– 2.2 azpilerroa: CIESek egindako 2023ko metatuari dagokion Hedabideen Audientzia Azterlanaren arabera, 4.000 pertsona baino gutxiagoko audientzia duten komunikabideentzako laguntzak, edo Google Analyticsen 2023ko audientziaren laburpen-txostena aurkez dezaketen tokiko edo eskualdeko komunikabideentzako laguntzak. Zuzkidura: 300.000 euro.
3. artikulua.– Denbora-eremua.
Diruz lagundu daitekeen proiektua edo jarduera 2024. urtean garatu beharko da, urte horretako abenduaren 15era arte.
4. artikulua.– Onuradun izateko betekizunak.
1.– Deialdiaren xede diren laguntzak jaso ahal izango dituzte eguneroko informazioa ematen duten komunikabideen titularrek, baldin eta honako betekizun hauek betetzen badituzte:
a) Eguneroko informazioa ematen duten komunikabide pribatu jeneralistak, honako mota hauetakoak:
– Prentsa idatzia.
– Hedabide natibo digitalak.
– Irratiak.
– Telebistak.
b) EAEn egoitza edo lurralde-ordezkaritza izatea.
c) EAEko biztanle guztientzat eguneroko gaurkotasuneko gertakariei buruzko informazioa eta interes orokorreko edukiak eskaintzea, edo bere eremuko biztanleentzat interes orokorreko tokiko edo eskualdeko edukiak eskaintzea.
– Gutxienez % 15 ekoizpen propioko edukiak izan beharko dira EAEn. Dirulaguntza honen ondorioetarako, irratien eta telebisten kasuan, eduki propiotzat jotzen da programazioaren % 15 gutxienez izatea astelehenetik ostiralera eta 7:00etatik 24:00etara, lurralde-deskonexioan eta EAEko biztanleei bereziki zuzendua.
d) Gutxienez 5 langile izatea plantillan 2023ko abenduaren 31n, eta gutxienez plantilla-maila horri eustea diruz lagundu daitekeen proiektuak edo jarduerak irauten duen hilabeteetan.
2.– Aurreko atalean aurreikusitakoaz gain, onuradunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan, bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzko 2023ko otsailaren 13ko Aginduak xedatutakoa aplikatuz.
b) Dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharrak ordainduta izatea Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan, bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzko 2023ko otsailaren 13ko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren Aginduan ezarritakoaren arabera.
c) Eskatzaileak, artikulu honetan jasotako betekizun orokorrez gain, laguntza eskatzen duen dirulaguntzaren lerroaren edo azpilerroaren betekizun espezifikoak bete beharko ditu.
d) Onuradun izanez gero, enpresa-deslokalizaziorik ez egitea, Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluaren arabera.
3.– Ezingo dituzte agindu honetan aurreikusitako dirulaguntzarik eskuratu honako erakunde hauek:
a) Dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukerarik gabe utzita epai irmo baten bidez zigortutakoak, edo prebarikazioagatik, funtzionario-eroskeriagatik, ondasun publikoak bidegabe erabiltzeagatik, influentzia-trafikoagatik, iruzur egiteagatik eta legearen aurkako ordainarazpenengatik edo hirigintza-delituengatik epai irmo baten bidez zigortutakoak.
b) Hartzekodunen konkurtso boluntario deklaratzeko eskaria egin dutenak, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jota daudenak, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta daudenak, epailearen esku-hartzearen mende daudenak, edo uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legearen arabera desgaituta daudenak.
c) Administrazioarekin egindako kontraturen bat ebazpen irmoz suntsiarazteko arrazoiak sorrarazi eta haien errudun deklaratu izan direnak.
d) Erakundeen administratzaileak edo haien legezko ordezkaritza dutenak, egoera hauetakoren batean badaude: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako bateraezintasunen araubideko egoeraren batean eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako egoeraren batean. Edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko kargu batean daudenak, arau horretan edo gai hauek arautzen dituen arau autonomikoan ezarritakoaren arabera.
e) Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako herrialde edo lurralde batean dutenak.
f) Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera, dirulaguntzak eskuratzeko aukera galtzeko zehapena jaso dutenak, ebazpen irmo baten bidez.
g) Armamentua ekoitzi, merkaturatu eta finantzatzen dutenak.
h) Sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaienak.
i) Estatu-araudiaren arabera berdintasun-plana indarrean izan behar duten arren, halakorik ez dutenak.
j) Sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ezarritako baldintzetan.
k) Ekonomia zirkularra bultzatzeko hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, arau-hauste astun edo oso astun batengatik zehatuta daudenak, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.
l) Desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako erreserba-kuota betetzen ez dutenak, ez eta hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu ez dutenak ere.
m) Europako Batzordeak laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu erkidearekin bateraezina dela erabaki ondoren, laguntzak berreskuratzeko agindu baten mende daudenak.
n) Krisialdian dauden enpresak, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauen definizioaren arabera (2014-07-31ko EBAO, C249).
ñ) Sektore publikoren batekoak izatea edo horietako kide izatea, aplikatzekoak diren sailkapen instituzionaleko arauen arabera.
o) Transen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan jasotako kasuren batean daudenak.
p) 30.000 eurotik gorako dirulaguntza eskatuta izanda, Eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeak betetzen direla ez egiaztatzen ez dutenak.
4.– Aurreko ataletan adierazitako baldintzak eskabidea aurkezten denetik dirulaguntza likidatu arte bete beharko dira.
5.– Nolanahi ere, kanpoan geratzen dira titulartasun publikoa duten komunikabideak eta, gaurkotasuneko informazio orokorraren ordez, informazio espezializatua eskaintzen duten komunikabide pribatuak (kirol, zientzia, osasun, ekonomia, irrati formula musikal, edo beste edozein motatako eduki tematikoak) eta iritzi- edo entretenimendu-edukiak.
5. artikulua.– Eskabideak aurkeztea.
1.– Komunikabidearen titular bakoitzak eskabide bakarra aurkeztuko du, hargatik eragotzi gabe erakunde horiek komunikabide-taldeetako kide izatea.
2.– Komunikabidearen titular den erakunde bakoitzak deialdi honetako lerro edo azpilerroetako bat baino ezin izango du eskuratu. Eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, bai dirulaguntza lerro berean, bai azpilerroetan, eskatzaileak atzera egin beharko du aurkeztutako eskabideetan, eutsi nahi dion eskaeran izan ezik.
3.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
4.– Interesdunak behartuta daude eskabideak bide elektronikotik izapidetzera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Interesdunek eskabidearen izapide guztiak eskatu, kontsultatu eta egin ahal izango dituzte EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren bitartez, helbide hauetan:
a) 1. lerroa: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1250501
b) 2. lerroa:
– 2.1 azpilerroa: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1250502
– 2.2 azpilerroa: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1250503
Eskabidea egin ondorengo izapideak, kanal elektronikoaren bidez, jakinarazpenak barne, «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira, EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan, https://www.euskadi.eus/nirekarpeta helbidean
EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikaziorako eta sinadura elektronikorako bitartekoak helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak.
5.– Eskabidea eta ondorengo izapideak eskatzailearen ordezkari batek egin ahal izango ditu, modu elektronikoan; horretarako, ordezkaritza ahalordetzeen erregistro elektronikoan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak. Nolanahi ere, izapideak bitarteko elektronikoen bidez egin beharko dira, interesduna behartuta baitago administrazioarekiko harreman elektronikoa izatera.
6.– Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak izapidetzeko jarraibideak 4. puntuan jasotako EAEko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren helbidean daude eskuragarri.
7.– Eskatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoko edozein hizkuntza ofizialetan aurkeztu ahal izango ditu eskabidea eta horri erantsitako egiaztagiriak. Halaber, eskabidearen ondoriozko jarduketetan, eta prozedura osoan, erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da, Euskararen Erabilera Normalizatzeko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoaren arabera.
8.– Eskabideak aurkezteak deialdi honen oinarrietan zehaztutako baldintzak berariaz eta formalki onartzen direla dakar.
6. artikulua.– Eskabidean aurkeztu beharreko dokumentazioa eta erantzukizunpeko adierazpenak.
1.– Eskatzaileek honako informazio honekin bete beharko dute prozeduraren eskabidearen formularioa:
a) Eskatzailearen datuak.
b) Komunikabidea.
c) Komunikabide mota.
d) Proiektuaren edo jardueraren deskribapen laburra.
e) Proiektuaren edo jardueraren gastuen aurrekontu xehatua eta banakatua.
2.– Administrazio honi dagozkion erregistroetan inskribatutako erakundeek:
Eskabidean adieraziko dute zein erregistrotan dauden inskribatuta. Administrazio honetakoak ez diren erregistroetan inskribatutako erakundeek honako hauek egiaztatu beharko dituzte: erakundearen legezko eraketa, bere izaera juridikoaren arabera, legezko ordezkariaren identitatea, eta ordezkaritza-ahalorde nahikoa, honako hauen bitartez:
– Eratze-eskritura eta estatutuak, bai eta dagozkien erregistro publikoetan inskribatuta daudela egiaztatzen duten agiriak ere.
– Identifikazio fiskaleko zenbakia egiaztatzen duen txartela.
– Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren nortasuna egiaztatzea, bai eta horrek duen ordezkaritza-ahalmena egiaztatzea ere.
Horri dagokionez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, interesdunek eskubidea dute jada administrazio jardulearen esku dauden edo beste edozein administraziok egin dituen dokumentuak ez aurkezteko, zeinaren bidez Administrazioak dokumentu horiek kontsultatu edo eskuratu ahal izango baititu, salbu eta interesdunak horren aurka egiten badu.
3.– Komunikabideek zabaltzen dituzten edukiak sortzean, lantzean eta argitaratzean adimen artifizial generatiboak duen eragin negatiboa minimizatzeko proiektu edo jardueraren memoria xehea, (sorkuntzarako, elaboraziorako eta argitalpenerako gai den diziplina anitzeko gizataldea, etab.).
Era berean, desinformazioari aurre egiteko neurriak edo mekanismoak jaso beharko ditu proiektuak edo jarduerak, eta, bereziki, adimen artifizial generatiboko metodoekin sortutako desinformazioa kontrastatzeari eta egiaztatzeari dagokienez.
Azkenik, proiektuak edo jarduerak gizartearen alfabetatze mediatikoa sustatzen duten ekimenak eta/edo tresnak ere jaso beharko ditu, bai eta desinformaziorako zaurgarrienak diren taldeenak ere.
4.– III. kapituluko 2.2 azpilerroan aukera duten toki- edo eskualde-eremuko komunikabideek Google Analyticsen audientziaren laburpen-txosteneko erabiltzaile berrien datuak aurkeztu beharko dituzte, 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra bitarteko aldiari dagozkionak.
5.– Era berean, 2023ko abenduaren 31n plantillan 5 langile izateko betekizunari dagokionez, eskatzaileek hori betetzen dutela egiaztatu ahal izango dute, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Kotizazioen Likidazioaren Ordainagiria (lehengo TC1), 2023ko abenduari dagokiona, edo erakunde ofizial bateko beste edozein, edo Zuzenbidean onartutako baliozko edozein bitarteko aurkeztuta, alderdi hori egiaztatzeko.
6.– Interesdunak honako betekizun hauek egiaztatuko ditu, eskabidean jasotako erantzukizunpeko adierazpenaren bidez:
a) Ez duela jaso helburu bererako emandako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik beste edozein administrazio edo ente publiko nahiz pribatutatik.
b) Ez dagoela zigortuta epai irmo bidez dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukerarik gabe utzita, edo prebarikaziogatik, funtzionario-eroskeriagatik, ondasun publikoak bidegabe erabiltzeagatik, influentzia-trafikoagatik, iruzur egiteagatik eta legearen aurkako ordainarazpenengatik edo hirigintza-delituengatik epai irmo bidez zigortuta.
c) Ez duela egin hartzekodunen konkurtso boluntarioa deklaratzeko eskaria, ez dagoela inongo prozeduratan kaudimengabetzat jota, ez dagoela hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta, ez dagoela epailearen esku-hartzearen mende, edo, uztailaren 9ko 22/2003 Konkurtso Legearen arabera, ez dagoela desgaituta.
d) Ez duela eragin Administrazioarekin egindako kontraturen bat ebazpen irmo bidez suntsiarazteko arrazoirik, suntsiarazpen-arrazoi horren errudun deklaratuz gero.
e) Ez dagoela egoera hauetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean aurreikusitako bateraezintasunen araubideko egoeraren batean, ezta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako egoeraren batean ere, edo ez dagoela Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko kargu batean, arau horretan edo gai hauek arautzen dituen arau autonomikoan ezarritakoaren arabera.
f) Ez duela egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako herrialde edo lurralde batean.
g) Egunean dituela dirulaguntzak berreskuratu behar izateagatik sortutako obligazioen ordainketak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritakoaren arabera (agindu hori Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa da).
h) Ez duela jaso ebazpen irmo bidez dirulaguntzak jasotzeko aukera galtzeko zehapenik, Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera.
i) Ez duela bere jarduera garatzen armen ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketaren arloetan.
j) Ez zaiola ezarri sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik zigor administratibo edo penalik.
k) 50 langiletik gorako enpresa dela eta ezarri dituela sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak, estatu-legediak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan.
l) Ez dagoela zehatuta Ekonomia zirkularra bultzatzeko hondakinen eta lurzoru kutsatuen apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, arau-hauste astun edo oso astun batengatik, eta administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu gabe.
m) Betetzen duela desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako erreserba-kuota, edo abian jarri dituela hori betetzeko neurri alternatiboak.
n) Ez dagoela dirulaguntzak berreskuratzeko agindu baten menpe, Europako Batzordeak aldez aurretik erabaki badu laguntza legez kanpokoa eta merkatu erkidearekin bateraezina dela.
ñ) Ez dela krisialdian dagoen enpresa, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauen definizioaren arabera (EBAO 2014/C 249/01).
o) Ez dela sektore publikoetako kide, aplikagarriak diren sailkapen instituzionaleko arauen arabera.
p) Ez dagoela Transen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikuluan jasotako kasuren batean.
7.– Eskatutako dirulaguntzaren onuradun izanez gero, interesdunak enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko konpromisoa hartzen du, Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluaren arabera.
8.– Dirulaguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute, dirulaguntzaren esleipen-proposamena egin aurretik. Zerga-betebeharren eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzea, gutxienez, dirulaguntzaren azken ordainketa egiaztatzen den arte mantendu beharko da.
Betebehar horiek betetzen direla egiaztatzeko, izaera positiboko administrazio-ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, zerga-organo eskudunek edo Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emandakoak, hurrenez hurren.
Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzak automatikoki egiaztatuko du, elkarreragingarritasun-zerbitzuen bidez, eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetzen dituztela.
Horrez gain, organo kudeatzaileak ofizioz egiaztatuko du, EAEko edo estatuko Hitzarmenen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroa eta Gordailuaren bidez, berdintasun-planik badaukaten horretara behartuta dauden erakundeek.
7. artikulua.– Akatsak zuzentzea.
Eskabideak eta aurkeztu beharreko dokumentazioak agindu honetan ezarritako baldintza guztiak betetzen ez badituzte, edo haien edukia osatu gabe dagoela ikusten bada, eskatzaileari eskatuko zaio 10 egun balioduneko epean dokumentazioa osatzeko edo akatsak zuzentzeko, eta adieraziko zaio, hala egin ezean, eskaeraren atzera egitea edo izapidetzeko eskubidea galdu duela ulertuko dela, aldez aurretik ebazpena emanda.
8. artikulua.– Laguntzen kudeaketa.
Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen zuzendaria da deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak kudeatzeko organo eskuduna.
9. artikulua.– Dirulaguntzak emateko prozedura.
Agindu honetan jasotako dirulaguntzak, 20. eta 24. artikuluetan jasotako lerro eta azpilerro bakoitzean, lehiaketa ez den norgehiagokarako prozedura bidez emango dira. Horretarako, aurkeztutako eskabideak alderatuko dira, lehentasun-hurrenkera ezartzeko 22. eta 26. artikuluetan hurrenez hurren ezarritako balorazio-irizpideei jarraituz, eta, proiektuaren edo jardueraren kalitateari buruzko irizpidean gutxienez 10 puntu lortzen ez dituzten eskabideak baztertu ondoren, deialdian ezarritako mugekin esleituko zaizkie dirulaguntzak eskatzaileei, lortutako puntuazioaren araberako proportzioan.
10. artikulua.– Balorazio Batzordea.
1.– Dirulaguntzen lerro eta azpilerro bakoitzean aurkeztutako eskabideak ebaluatzeko, dagokion Balorazio Batzordea eratuko da.
2.– Batzordea honako hauek osatuko dute:
a) Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen zuzendaria, edo berak eskuordetzen duen pertsona; Balorazio Batzordeko lehendakaria izango da, eta kalitate-botoarekin ebatziko ditu gerta litezkeen berdinketak.
b) Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko komunikazio-gaietako aholkularia.
c) Ogasun eta Finantza Saileko Kabinete eta Komunikazio zuzendaria.
3.– Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzako teknikari bat izango da batzordeko idazkaria, eta hitza izango du, baina botorik ez.
4.– Balorazio Batzordeak egoki irizten dionean, aholkularien laguntza eskatu ahal izango du, baita proiektuaren edo jardueraren gai jakin eta espezifikoetan edo zeharkako gaietan (genero-ikuspegia, esaterako) adituak diren pertsonen laguntza ere.
5.– Balorazio Batzordea balio osoz eratzeko, gutxienez Lehendakaritza eta Idazkaritza karguak dituztenak bertaratu beharko dira, baita gutxienez kideen erdiak ere, modu presentzialean nahiz urrutikoan.
6.– Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, horretarako izendatutako Balorazio Batzordeak dirulaguntzen lerro edo azpilerro bakoitzerako jasotako eskabideak aztertu eta baloratuko ditu. Eskabideen balorazioa dirulaguntza lerroetarako ezarritako esleipen-irizpideetan oinarrituko da, eta Balorazio Batzordeak txosten batean jasoko du egindako ebaluazioaren emaitza.
11. artikulua.– Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna.
Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak bateraezinak dira beste edozein erakunde publikok edo pribatuk xede bererako eta denbora-eremu bererako eman ditzakeen bestelako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideekin.
12. artikulua.– Kudeaketa, ebazpena, errekurtsoak, ebazteko eta jakinarazteko epeak eta jakinarazpen- eta publikotasun-modua.
1.– Organo kudeatzaileak ebazpen-proposamena egingo dio Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko titularrari, espedientea eta dagokion Balorazio Batzordearen txostena aztertu ondoren. Ebazpen-proposamen horrek jasoko ditu: prozedura bakoitzean onuradun gisa proposatutako erakundeen zerrenda, emandako zenbatekoak, bai eta onartu ez diren eskabideak eta ukatzea proposatzen den eskabideak ere, zergatik ukatu diren adierazita.
2.– Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko titularrak agindu bidez ebatziko du dirulaguntza lerroen prozedura, organo kudeatzaileak egindako ebazpen-proposamena ikusita. Aginduak zehaztuko du eskatutako dirulaguntzak eman edo, hala badagokio, ukatu diren. Lehenengoen kasuan, honako hauek adieraziko dira: onuradunen izen soziala, balorazio-fasean lortutako puntuazioa, dirulaguntza emateko proposatzen den jarduketa eta emandako zenbatekoa. Ukatutakoen kasuan, eskatzaileen izen soziala eta ukatzeko arrazoiak jasoko dira.
3.– Aurreko paragrafoan aipatutako aginduak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, horren aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango diote Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko titularrari, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, hargatik eragotzi gabe administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko aukera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean aurreikusitakoaren arabera.
4.– Deialdia ebazten duen agindua banan-banan jakinaraziko zaie interesdunei, gehienez ere sei hilabeteko epean, agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera. Gainera, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, oro har horren berri emateko.
Jakinarazpen-datatzat hartuko da lehenik egin dena, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 41.7 artikuluan ezarritakoaren arabera.
5.– Prozedura ebazteko sei hilabeteko epea igarotakoan, aurreko paragrafoan ezarritako argitalpena egin ez bada, interesdunek dirulaguntza-eskaera ezetsitzat joko dute, Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, artikulu honetako 3. paragrafoan adierazitako aukerako berraztertzeko administrazio-errekurtsoa jartzearen ondorioetarako.
13. artikulua.– Onuradunen betebeharrak.
Deialdiaren xede diren laguntzen onuradunek Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14., 27. eta 42. artikuluetan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte beti; bereziki, honako hauek:
a) Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza eman zaiola jakinarazten duen jakinarazpena jaso eta 10 eguneko epean onuradunak ez badio berariaz eta idatziz uko egiten, dirulaguntza onartu duela ulertuko da.
b) Laguntza eman den xederako erabiltzea, eta proiektua edo jarduera gauzatu izana bete eta justifikatzea.
c) Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzari jakinaraztea dirulaguntza emateko kontuan hartu den edozein inguruabar objektibo zein subjektibo aldatu dela.
Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira, dirulaguntzak emateko ebazpena aldatu egingo da, betiere dirulaguntzaren xedea betetzat jotzen bada. Horretarako, jarduera justifikatzen duen dokumentazioa aurkezteko epea amaitu eta hilabeteko epean, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko titularrak dagokion aldaketa-ebazpena emango du, eta dagozkion zenbatekoak likidatuko ditu.
d) Beste edozein administrazio, erakunde publiko edo pribatuk xede bererako emandako dirulaguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskuratuz gero, horren berri ematea.
e) Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzari, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari beren eginkizunetan dihardutela eskatzen duten informazioa ematea, jasotako dirulaguntzei dagokienez, eta diruz lagundutako jardueren kontrol, egiaztapen, jarraipen eta ikuskaritzako funtzio edo ahalmenen mende jartzea, bai eta, hala badagokio, Europar Batasuneko organo eskudunen mende ere.
f) Jasotako finantzaketaren izaera publikoaren publikotasun egokia egitea, Eusko Jaurlaritzaren marka barne, dirulaguntza honen funtsekin sortu, landu eta zabaldutako edukietan.
Prentsa idatziaren eta hedabide natibo digitalen kasuan:
– Diruz lagundutako komunikabide orok publikotasun-ohar bat izan beharko du nahitaez, Eusko Jaurlaritzaren logotipo normalizatuaz eta «Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak diruz lagunduta» esaldiaz osatua.
– Eusko Jaurlaritzaren logotipo normalizatua emandako dirulaguntza onartzen den egunetik aurrera txertatuko da, eta 12 hilabetez egongo da ikusgai.
– Eusko Jaurlaritzaren logotipo normalizatua argitalpenaren kreditu-ezaugarriak adierazten diren leku berean jarriko da (editorea, zuzendaritza, idazketa, tirada, etab.), eta, hori guztiz posible ez bada, Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzarekin adostuko da onuradunaren garrantzi eta ikusgarritasun bererako tokirik egokiena.
– Oro har, publikotasun-ohar horrek 45 cm2-ko azalera izango du gutxienez (9 x 5 cm edo antzekoa).
Irratien kasuan:
– Diruz lagundutako irrati guztiek nahitaez eduki beharko dute publikotasun-ohar bat, «Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak diruz lagunduta» esaldia jasoko duena. Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzak onuradunen eskura jarriko du publikotasun-ohar hori.
– Publikotasun-ohar hori egunean gutxienez lau aldiz txertatuko da: bi aldiz audientzia handieneko orduetan (06:00-10:00), hirugarrena arratsaldean eta laugarrena gauean.
– Publikotasun-ohar hori emandako dirulaguntza onartzen den egunetik aurrera txertatuko da, eta 12 hilabetez egongo da ikusgai.
Tokiko telebisten kasuan:
– Diruz lagundutako telebista orok nahitaez izan beharko du publikotasun-ohar bat, Eusko Jaurlaritzaren logotipo normalizatuaz eta «Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak diruz lagunduta» esaldiaz osatua. Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzak onuradunen eskura jarriko du publikotasun-ohar hori.
– Publikotasun-ohar hori egunean gutxienez lau aldiz txertatuko da: bi aldiz audientzia handieneko orduetan (21:00-24:00), hirugarrena goizean eta laugarrena eguerdian.
– Eusko Jaurlaritzaren logotipo normalizatua emandako dirulaguntza onartzen den egunetik aurrera txertatuko da, eta 12 hilabetez egongo da ikusgai.
g) Enpresa-deslokalizaziorik ez egitea, abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluak xedatutakoaren arabera.
14. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak.
1.– Oro har, diruz lagundu daitezkeen gastuak izango dira abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluak xedatzen dituenak.
2.– Diruz lagun daitezkeen gastutzat hartuko dira eskatzaileak aurkezten duen proiektu edo jardueraren aurrekontu banakatu eta xehatuan agertzen direnak, baldin eta haren garapenarekin lotuta badaude.
Beraz, finantzagarriak diren gastuak honako hauetara mugatuko da:
– Langile-kostuak (edukiak sortzen, lantzen eta zabaltzen zuzenean laguntzen duten langileak).
– Adimen artifizial generatiboaren eragin negatiboa minimizatzeko eta desinformazioaren aurka borrokatzeko trebakuntza-kostuak.
– Desinformazioaren aurka borrokatzeko, produktuak eta/edo zerbitzuak eskuratzeko kostuak.
– Alfabetatze mediatikoa sustatzen duten ekimen eta/edo tresnak sortu eta zabaltzeko kostuak.
3.– Langile-gastuei dagokienez, EAEko lurralde-egoitzei edo -ordezkaritzei dagozkien gastuak eta komunikabidearen titularraren zuzeneko mendeko langileei dagozkien gastuak baino ez dira diruz lagunduko.
4.– Balio Erantsiaren gaineko Zergari dagozkion gastuak ez dira diruz lagunduko, onuradunek berreskuratu edo konpentsa ditzaketen zatian. Horretarako, onuradunak erantzukizunpeko adierazpen bidez adierazi beharko du dirulaguntzaren xede diren eragiketetan jasandako BEZa osorik edo zati batean kentzeko edo berreskuratzeko eskubidea duen ala ez.
5.– Eskatzaileak aurkeztutako aurrekontuan artikulu honetan adierazitakoari jarraiki, diruz lagundu ezin diren gastuak sartzen badira, Balorazio Batzordeak ezabatu edo araztu egingo ditu, diruz lagundu daitekeen gastu-aurrekontua zehazteko. Aurrekontu hori dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko oinarria izango da.
6.– Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30.3 artikuluarekin bat etorriz, diruz lagundu daitekeen zenbatekoak gainditu egiten baditu sektore publikoko kontratazioa arautzen duen araudian kontratu txikietarako ezarritako kopuruak eta betiere horrek hirugarrenekin kontratatzea eragiten badu, onuradunak hornitzaile desberdinen hiru eskaintza eskatu beharko ditu, gutxienez, obra egiteko, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa kontratatu aurretik, salbu eta obra, zerbitzu edo ondasun horien ezaugarri bereziengatik merkatuan ez badago halakorik egin, eman edo hornitzeko entitate nahikorik edota dirulaguntza eman aurretik egiten bada gastua.
15. artikulua.– Azpikontratazioa.
Onuradunek ezin izango dute hirugarrenekin hitzartu dirulaguntzaren xede den proiektua edo jarduera osorik edo zati batean gauzatzea. Kontzeptu horretatik kanpo geratzen da onuradunak diruz lagundutako proiektua edo jarduera bere kabuz egiteko egin behar dituen gastuen kontratazioa.
16. artikulua.– Dirulaguntza ordaintzea.
1.– Dirulaguntzen ordainketa bi zatitan egingo da:
a) Lehenengo ordainketan emandako zenbatekoaren % 50erainoko ordainketa aurreratua egin ahal izango da, behin 13.a) artikuluan ezarritako epea igarota berariaz uko egin gabe eta erakunde onuradunak eskaera justifikatua egin badu. Eskatutako zenbatekoa 180.000 eurotik gorakoa bada, ordainketa aldez aurretik bermatu beharko da, eskatutako ordainketaren nominala estaltzen duen finantza-erakunde edo elkarrekiko berme-sozietate baten abalaren bidez, gehi zenbateko horren % 3,25, urtebeteko interes gisa, eta zenbateko horren % 15, gehienez ere, balizko erreklamazio judizial edo estrajudizialaren kostu eta gastuetarako. Abalak obligazio klausula solidario bat izan beharko du onuradunarekin, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurrean.
b) Bigarren ordainketan gainerako zenbatekoa ordainduko da diruz lagundutako proiektua edo jarduera gauzatu dela eta horren benetako kostua justifikatu ondoren, 2024ko abenduaren 16ra arte.
2.– Onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez dituen bitartean, ez da inolako ordainketarik egingo, ezta itzultzeko betebeharrak ere.
3.– Dirulaguntza ordaindu ahal izateko, erakundeak Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Hirugarrenen Erregistroan erregistratuta egon beharko du. Erregistratuta ez badago edo bankuko datuak aldatu nahi baditu, alta edo aldaketa https://www.euskadi.eus/altaterceros helbidean sartuta egingo da.
17. artikulua.– Dirulaguntzaren justifikazioa.
1.– Justifikazio-agiriak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztuko dira, https://www.euskadi.eus/nirekarpeta bidez eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluko erregistro elektronikoetan.
2.– Kasu guztietan, proiektua edo jarduera gauzatzean benetan egindako gastua justifikatu beharko da, eskabidean aurkeztutako aurrekontuaren arabera, 2024ko abenduaren 16ra arte.
3.– Emandako dirulaguntza justifikatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 32. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio eta onuradunak, gutxienez, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du:
a) Diruz lagundu daitezkeen proiektuak edo jarduerak irauten duen hilabeteetan gutxienez 5 langile plantillan eduki izanaren egiaztagiria. Hori betetzen dela egiaztatu ahal izango da, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Kotizazioen Likidazioaren Ordainagiria (lehengo TC1) edo erakunde ofizial baten beste edozein aurkeztu ahal izango da, edo, bestela, Zuzenbidean onartutako baliozko edozein bide erabili ahal izango da, alderdi hori egiaztatzeko.
b) Justifikazio-kontua. Oro har, agiri hauek jasoko ditu:
– Dirulaguntza ematean ezarritako baldintzak betetzen direla justifikatzen duen jarduera-memoria, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak adierazita.
– Egindako jardueren kostua justifikatzeko memoria ekonomikoa, honako hauek jasoko dituena:
– Jardueraren gastuen zerrenda sailkatua, hartzekoduna eta dokumentua, zenbatekoa, jaulkipen-data eta, hala badagokio, ordainketa-data adierazita.
– Diruz lagundutako proiektuaren edo jardueraren aurrekontu likidatua, hasieran aurreikusitako zenbateko eta benetan egindako gastuen artean izandako desbideratzeak adierazita.
– Fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga-balio baliokidea duten dokumentuak, edo eraginkortasun administratiboa dutenak, aurreko paragrafoan aipatutako zerrendan jasota daudenak, eta, hala badagokio, ordainketa egiaztatzen duten agiriak.
– Hala badagokio, lehenengo paragrafoan aipatzen den zerrendan sartzen diren kostu orokorrak eta/edo zeharkakoak banatzeko irizpideak adieraztea.
– Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30.3 artikulua aplikatuz, onuradunak eskatu behar dituen hiru aurrekontuak.
– Hala badagokio, itzulketaren ordainketa-gutuna, aplikatu gabeko gerakinen kasuan, bai eta horien ondoriozko interesena ere.
c) 60.000 eurotik beherako dirulaguntzetarako, justifikazio-kontu sinplifikatuaren bidez justifikatuko da, eta honako informazio hau jasoko du:
– Dirulaguntza ematean ezarritako baldintzak betetzen direla justifikatzen duen jarduera-memoria, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak adierazita.
– Proiektuaren edo jardueraren gastuen zerrenda sailkatua, hartzekoduna eta dokumentua, zenbatekoa, jaulkipen-data eta, hala badagokio, ordainketa-data adierazita.
– Diruz lagundutako proiektuaren edo jardueraren aurrekontu likidatua, hasieran aurreikusitako zenbateko eta benetan egindako gastuen artean izandako desbideratzeak adierazita.
– Hala badagokio, itzulketaren ordainketa-gutuna, aplikatu gabeko gerakinen kasuan, bai eta horien ondoriozko interesen kasuan ere.
Dirulaguntza ematen duen organoak behar adina frogagiri egiaztatuko du, dirulaguntza behar bezala erabili dela agerian uzteko beharrezkoak diren guztiak. Horretarako, berak hautatutako gastuen frogagarri diren faktura edo agirien kopiak eta, behar denean, ordainketaren egiaztagiriak bidaltzeko eskatuko zaio onuradunari.
18. artikulua.– Ez-betetzeak eta itzulketak.
1.– Honako hauek izango dira ez-betetze kasuak:
a) Justifikatzeko betebeharra ez betetzea edo behar beste ez justifikatzea.
b) Jasotako dirulaguntzak, guztira, agindu honetan aurreikusitakoez bestelako proiektu edo jardueretarako erabiltzea.
c) Agindu honetan ezarritako betebeharrak edo, hala badagokio, dirulaguntza emateko egintzan ezarritakoak ez betetzea.
d) Dirulaguntzaren likidazio-ebazpenean adierazitako zenbatekoa ez itzultzea, horretarako ezarritako epean.
e) Dirulaguntzen arloko beste edozein xedapenetan oro har ezarritako beste edozein kasu, bereziki Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan jasotako ez-betetzeak.
2.– Aurreko puntuan aipatutako kasuren bat gertatu dela egiaztatzen bada, Euskal Herriko Diruzaintza Orokorrari itzuli beharko zaizkio jasotako diru-kopuruak eta Dirulaguntzen arloko berandutze-interesak. Horretarako, Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. eta 40. artikuluetan xedatutakoaren arabera jokatuko da.
3.– Itzulitako zenbatekoak zuzenbide publikoko sarreratzat hartuko dira, legezko ondorioetarako, eta Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 46. artikuluan aurreikusitakoa izango da erantzukizunen araubidea.
4.– Ez-betetze partzialak onartuko dira, baldin eta diruz lagundutako proiektuari loturiko helburuak eta konpromisoak betetzeko egindako ahalegina argi eta garbi frogatzen bada, eta eskabidean aurkeztutako proiektu osoaren aurrekontuaren % 60 gauzatu bada gutxienez. Kasu horretan, emateko agindua aldatu beharko da, proiektuaren zenbatekoa aurrekontu zenbatetsi osotik dagokion kopuruaren arabera murriztuta.
Salbuespen gisa, onuradunari egotzi ahal zaizkion arrazoiengatik gauzatzen ez bada proiektua lehen ezarritako ehunekoan, laguntza kudeatzen duen organoak kasu honetan erabaki dezake ez-betetze partzialak daudela: proiektuek ezaugarri berezi objektiboak dituztenean eta berezitasun horiek diruz lagundutako proiektuaren xedeari eta helburuari balio erantsia ekartzen dietenean.
Alde horretatik, Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36.3 artikuluarekin bat, ez-betetzeen kasuan aplika daitezkeen graduazio-irizpideek proportzionaltasun-printzipioari erantzungo diote beti, eta entitate onuradunak jaso beharreko laguntzaren behin betiko zenbatekoa zehazteko aplikatuko da, baita, hala badagokio, itzuli beharreko zenbatekoa zehazteko ere.
19. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa.
Datu pertsonalak Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzaren laguntzak eta dirulaguntzak izeneko tratamendu-jardueran sartu eta tratatuko dira.
Arduraduna: Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritza.
Helburua: gizarte hedabideei zuzendutako dirulaguntzak kudeatzea.
Legitimazioa: tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoen jardunean burututako eginkizun bat betetzeko.
Hartzaileak: ez da aurreikusten datuen komunikaziorik.
Eskubideak: eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, bai eta informazio gehigarrian jasotzen diren beste eskubide batzuk ere.
Informazio osagarria: gure webgunean kontsulta dezakezu datuen babesari buruzko informazio gehigarri zehatza: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/154000-capa2-eu.shtml.
Araudia: Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa.
II. KAPITULUA
EAEKO ESPARRUKO EGUNEROKO INFORMAZIOA EMATEN DUTEN KOMUNIKABIDEAK
20. artikulua.– Onuradun izateko berariazko betekizunak.
EAEko esparruko eguneroko informazioa ematen duten komunikabideen dirulaguntza lerroan parte hartu ahal izango dute EAEko eremukoak diren eta 2023ko metatuari dagokion CIESek egindako Hedabideen Audientzia Azterlanaren arabera gutxieneko audientzia hauek dituzten komunikabideek:
– Prentsa idatzia: 25.000 irakurle (paperezko edizioaren eta edizio digitalaren batura zenbatuko da).
– Hedabide natibo digitalak: 25.000 erabiltzaile.
– Irratia: 25.000 entzule. Euskara hutsean emititzen duten irratien kasuan, gutxienekoa 5.000 entzulekoa izango da.
Ezarritako audientzia-irizpideak betez, EAEko eremukoak diren hedabideek baino ezingo dute 1. lerroko dirulaguntza jaso.
21. artikulua.– Laguntzen zenbatekoa eta muga.
1.– Dirulaguntzen lerroaren zenbateko osoa 6.000.000 eurokoa da.
2.– Eskatzaile bakoitzari emandako gehieneko zenbatekoak ezin izango du gainditu dirulaguntza lerroaren zenbateko osoaren % 30, ez eta proiektuaren edo jardueraren aurrekontuaren % 80 ere.
22. artikulua.– Hautapen- eta ebaluazio-irizpideak.
Eskabideen ebaluazioa honako irizpideen arabera egingo da:
1.– Audientzia potentziala (gehienez 50 puntu)
Proiektuaren edo jardueraren irismen zenbatetsia baloratuko da, komunikabideak 2023an lortu dituen audientzia-datuetan oinarrituta. EAEko eguneroko informazioa ematen duten hedabide jeneralisten kasuan, CIESen Hedabideen Audientzia Azterlana hartuko da erreferentziatzat, 2023ko metatutakoari dagokiona.
50 puntuak txosteneko datuekiko proportzionalki banatuko dira: lerro honetan audientzia handiena duen komunikabideak gehieneko puntuazioa (50 puntu) lortuko du atal honetan, eta gainerakoei dagokien puntuazioa emango zaie, zuzeneko proportzionaltasun-arauei jarraiki.
2.– Unibertsaltasuna sarbidean (gehienez 5 puntu)
5 puntu emango zaizkie hedabideetan adimen artifizialaren erabilera eta inpaktuari, desinformazioaren aurkako borrokari eta alfabetatze mediatikorako tresnen eta/edo ekimenen sustapenari buruzko informazioaren % 100 irakurketarako eta/edo bistaratzeko harpidetzaren beharrik gabe irekian zabaltzen duten komunikabideei.
3.– Proiektuaren edo jardueraren kalitatea (gehienez 35 puntu)
Proiektuaren edo jardueraren kalitate orokorra baloratuko da, hiru irizpide orokorren arabera:
a) Adimen artifizial generatiboaren eragin negatiboa minimizatzea (gehienez 15 puntu)
– Diziplina anitzeko lantaldea izatea, edukiak eta informazioak sortzeko, lantzeko eta argitaratzeko. Horretarako, kideen profil profesionalak zehaztuko dira.
– Adimen artifizialak komunikabideetan duen erabilerari eta eraginari buruzko prestakuntza eta/edo gaikuntza.
b) Desinformazioaren aurkako borroka eta, bereziki, adimen artifizial generatiboko metodoekin sortutako desinformazioaren aurkakoa (gehienez 5 puntu)
– Kazetaritzako estandar altuak erabiltzea, besteak beste, kode deontologikoak, informazioaren egiazkotasuna bermatzeko metodoak, independentzia eta profesionaltasuna.
– Desinformazioa eta, bereziki, adimen artifizial generatiboko metodoek sortutakoa identifikatzeko, hautemateko eta dagokion bezala erantzuteko metodoak, protokoloak, tresnak edo antzekoak aplikatzea.
– Komunikazio-jarduera berritzaileak, bai edukian, bai formatuan edo euskarrian, publiko espezifiko batzuetara iristeko, bereziki, desinformazioarekiko zaurgarrienak diren adin-taldeetara.
– Desinformazioa identifikatu, antzeman eta horri dagokion bezala erantzuteko gizataldea prestatzea eta/edo gaitzea.
c) Emakumeen eta gizonen berdintasunaren, emakumeen aurkako indarkeriaren eta LGTBI pertsonen eskubideen arloko desinformazioaren aurkako borroka (albiste faltsuak, zurrumurruak, indarkeriaren edo LGTBIfobiaren tratamendu desegokia, etab.), bereziki, eremu horietan adimen artifizial generatiboko metodoekin sortutako desinformazioaren aurka (gehienez 5 puntu)
d) Alfabetatze mediatikoa sustatzeko ekimenak eta/edo tresnak (gehienez 10 puntu)
– Gizartearen alfabetatze mediatikorako ekimenak eta/edo tresnak garatzea (Jardunaldiak, sariak, prestakuntzak, argitalpen bereziak, etab.)
– Desinformazioarekiko zaurgarrienak diren adin-taldeen alfabetatze mediatikorako ekimenak eta/edo tresnak garatzea.
– Alfabetatze mediatikoan inplikatutako beste eragile batzuekiko lankidetza-jarduerak (ikastetxeak, elkarteak, etab.)
– Alfabetatze mediatikorako tresnak eta/edo ekimenak zabaltzea komunikazio-jarduera berritzaileen bidez, bai edukian, bai formatuan edo euskarrian, publiko espezifiko batzuetara iristeko, bereziki, desinformazioaren aurrean zaurgarrienak diren adin-taldeetara.
4.– Aurrekontua (gehienez 10 puntu)
Honako alderdi hauek baloratuko dira:
– Baliabideen esleipena proposatutako proiektuen edo jardueren helburuen eta irismenaren arabera egokia izatea.
– Gastuen deskribapen argia eta banakatua.
– Proposatutako aurrekontuaren eta proiektuaren edo jardueraren arteko proportzionaltasuna.
23. artikulua.– Eman beharreko zenbatekoa zehaztea.
1.– Balorazio-prozesua amaitutakoan, 9. artikuluan aurreikusitako gutxieneko puntuazioa (10 puntu) lortu ez duten proiektuak edo jarduerak baztertuko dira, eta gainerako proiektu edo jarduerei eman beharreko zenbatekoak zehaztuko dira.
Proiektu edo jarduera bakoitzerako dagokion dirulaguntza kalkulatuko da lortutako puntuazioaren arabera:
Puntuazioaren araberako dirulaguntzaren zenbatekoa = 1. lerroko zuzkiduraren zenbatekoa x proiektuak lortutako puntuazioa/1. lerrorako emandako puntuazioen batura.
Puntuazioaren araberako dirulaguntzaren zenbatekoa ezarritako mugak baino handiagoa bada, hau da, lerro honetarako ezarritako gehieneko zenbatekoa (1. lerroko zuzkiduraren % 30) edo proiektatutako aurrekontuaren % 80 baino handiagoa bada, esleitutako dirulaguntza bi muga hauetatik txikiena izango da.
2.– Dirulaguntza lerrorako adierazitako zuzkidura alde batera utzi gabe, eskaerarik ez izateagatik, baldintzak ez betetzeagatik edo aurkeztutako eskabideen kalitaterik ezagatik lerrorako ezarritako zenbatekoa agortzen ez bada, Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen zuzendariak birbanaketa-proposamena igorriko dio Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko titularrari. Birbanaketa egiterakoan azpilerroen beharrak hartuko dira kontuan.
III. KAPITULUA
TOKIKO EDO ESKUALDEKO EREMUKO EGUNEROKO INFORMAZIOA EMATEN DUTEN KOMUNIKABIDEAK
24. artikulua.– Onuradun izateko berariazko betekizunak.
Tokiko edo eskualdeko eremuko eguneroko informazioa ematen duten komunikabideen dirulaguntza lerroan parte hartu ahal izango dute hurrengo hedabide hauek:
– 2.1 azpilerroa: gutxienez 4.000 ikus-entzule dituzten hedabideak, CIESek egindako 2023ko metatuari dagokion Hedabideen Audientzia Azterlanaren arabera.
– 2.2 azpilerroa: CIESek egindako 2023ko metatuari dagokion Hedabideen Audientzia Azterlanaren arabera 4.000 baino audientzia txikiagoa duten hedabideak, edo Google Analyticsen 2023ko audientziaren laburpen-txostena aurkez dezaketen tokiko edo eskualdeko komunikabideak.
Tokiko telebisten kasuan, 2. lerro honetako dirulaguntza baino ezin izango dute jaso, izan 2.1 azpilerrokoa, izan 2.2 azpilerrokoa, tokiko eremukoak direlako.
25. artikulua.– Laguntzen zenbatekoa eta muga.
1.– Dirulaguntza lerroaren zenbateko osoa 1.000.000 eurokoa izango da. 700.000 euro bideratuko dira 2.1 azpilerrora eta 300.000 euro 2.2 azpilerroko hedabideetarako.
2.– Eskatzaile bakoitzari emandako gehieneko zenbatekoak ezin izango du gainditu dirulaguntza azpilerroaren zenbateko osoaren % 30, ez eta proiektuaren edo jardueraren aurrekontuaren % 80 ere.
26. artikulua.– Hautapen- eta ebaluazio-irizpideak.
Eskabideen ebaluazioa honako irizpideen arabera egingo da:
1.– Audientzia potentziala (gehienez 50 puntu)
Proiektuaren edo jardueraren irismen zenbatetsia baloratuko da, komunikabideak 2023an lortu dituen audientzia-datuetan oinarrituta.
a) 2.1 azpilerrorako, CIESen Hedabideen Audientzia Azterlana hartuko da erreferentziatzat, 2023ko metatutakoari dagokiona.
50 puntuak txosteneko datuekiko proportzionalki banatuko dira: azpilerro honetan audientzia handiena duen komunikabideak gehieneko puntuazioa (50 puntu) lortuko du atal honetan, eta gainerakoei dagokien puntuazioa emango zaie, zuzeneko proportzionaltasun-arauei jarraiki.
b) 2.2 azpilerrorako, CIESen Hedabideen Audientzia Azterlana hartuko da erreferentziatzat, 2023ko metatuari dagokiona, edo 2023rako Google Analyticsen audientziaren laburpen-txostenaren erabiltzaile berrien datua, 365 egunen artean zatituta.
50 puntuak audientzia datuekiko proportzionalki banatuko dira: azpilerro honetan audientzia handiena duen komunikabideak gehieneko puntuazioa (50 puntu) lortuko du atal honetan, eta gainerakoei dagokien puntuazioa emango zaie, zuzeneko proportzionaltasun-arauei jarraiki.
2.– Unibertsaltasuna sarbidean (gehienez 5 puntu)
5 puntu emango zaizkie hedabideetan adimen artifizialaren erabilera eta inpaktuari, desinformazioaren aurkako borrokari eta alfabetatze mediatikorako tresnen eta/edo ekimenen sustapenari buruzko informazioaren % 100 irakurketarako eta/edo bistaratzeko harpidetzaren beharrik gabe irekian zabaltzen duten komunikabideei.
3.– Proiektuaren edo jardueraren kalitatea (gehienez 35 puntu)
Proiektuaren edo jardueraren kalitate orokorra baloratuko da, hiru irizpide orokorren arabera:
a) Adimen artifizial generatiboaren eragin negatiboa minimizatzea (gehienez 15 puntu)
– Diziplina anitzeko lantaldea izatea, edukiak eta informazioak sortzeko, lantzeko eta argitaratzeko. Horretarako, kideen profil profesionalak zehaztuko dira.
– Adimen artifizialak komunikabideetan duen erabilerari eta eraginari buruzko prestakuntza eta/edo gaikuntza.
b) Desinformazioaren aurkako borroka eta, bereziki, adimen artifizial generatiboko metodoekin sortutako desinformazioaren aurkakoa (gehienez 5 puntu)
– Kazetaritzako estandar altuak erabiltzea, besteak beste, kode deontologikoak, informazioaren egiazkotasuna bermatzeko metodoak, independentzia eta profesionaltasuna.
– Desinformazioa eta, bereziki, adimen artifizial generatiboko metodoek sortutakoa identifikatzeko, hautemateko eta dagokion bezala erantzuteko metodoak, protokoloak, tresnak edo antzekoak aplikatzea.
– Komunikazio-jarduera berritzaileak, bai edukian, bai formatuan edo euskarrian, publiko espezifiko batzuetara iristeko, bereziki, desinformazioarekiko zaurgarrienak diren adin-taldeetara.
– Desinformazioa identifikatu, antzeman eta horri dagokion bezala erantzuteko gizataldea prestatzea eta/edo gaitzea.
c) Emakumeen eta gizonen berdintasunaren, emakumeen aurkako indarkeriaren eta LGTBI pertsonen eskubideen arloko desinformazioaren aurkako borroka (albiste faltsuak, zurrumurruak, indarkeriaren edo LGTBIfobiaren tratamendu desegokia, etab.), bereziki, eremu horietan adimen artifizial generatiboko metodoekin sortutako desinformazioaren aurka (gehienez 5 puntu)
d) Alfabetatze mediatikoa sustatzeko ekimenak eta/edo tresnak (gehienez 10 puntu)
– Gizartearen alfabetatze mediatikorako ekimenak eta/edo tresnak garatzea (Jardunaldiak, sariak, prestakuntzak, argitalpen bereziak, etab.)
– Desinformazioarekiko zaurgarrienak diren adin-taldeen alfabetatze mediatikorako ekimenak eta/edo tresnak garatzea.
– Alfabetatze mediatikoan inplikatutako beste eragile batzuekiko lankidetza-jarduerak (ikastetxeak, elkarteak, etab.)
– Alfabetatze mediatikorako tresnak eta/edo ekimenak zabaltzea komunikazio-jarduera berritzaileen bidez, bai edukian, bai formatuan edo euskarrian, publiko espezifiko batzuetara iristeko, bereziki, desinformazioaren aurrean zaurgarrienak diren adin-taldeetara.
4.– Aurrekontua (gehienez 10 puntu)
Honako alderdi hauek baloratuko dira:
– Baliabideen esleipena proposatutako proiektuen edo jardueren helburuen eta irismenaren arabera egokia izatea.
– Gastuen deskribapen argia eta banakatua.
– Proposatutako aurrekontuaren eta proiektuaren edo jardueraren arteko proportzionaltasuna.
27. artikulua.– Eman beharreko zenbatekoa zehaztea.
Balorazio-prozesua amaitutakoan, 9. artikuluan aurreikusitako gutxieneko puntuazioa (10 puntu) lortu ez duten proiektuak edo jarduerak baztertuko dira, eta gainerako proiektu edo jarduerei eman beharreko zenbatekoak zehaztuko dira.
Proiektu edo jarduera bakoitzerako dagokion dirulaguntza kalkulatuko da lortutako puntuazioaren arabera:
Puntuazioaren araberako dirulaguntzaren zenbatekoa = Azpilerroko zuzkiduraren zenbatekoa x proiektuak lortutako puntuazioa/ dagokion azpilerrorako emandako puntuazioen batura.
Puntuazioaren araberako dirulaguntzaren zenbatekoa ezarritako mugak baino handiagoa bada, hau da, dagokion azpilerrorako ezarritako gehieneko zenbatekoa (% 30) edo proiektatutako aurrekontuaren % 80 baino handiagoa bada, esleitutako dirulaguntza bi muga hauetatik txikiena izango da.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 23a.
Jaurlaritzako lehenengo lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.
RSS