
147. zk., 2024ko uztailaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (155 KB - 6 orri.)
- EPUB (466 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
3683
EBAZPENA, 2024ko uztailaren 1ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, zeinaren bidez 2024. urtean dirulaguntzak ematen zaizkie emakumeen aurkako indarkeria-portaerei buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-jarduerak bultzatzen eta sustatzen dituzten erakunde, elkarte eta fundazioei.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2023ko abenduaren 7ko Ebazpenaren bidez, 2024. urtean dirulaguntzak emateko deialdia egin zen, hain zuzen ere dirulaguntzak emateko emakumeen aurkako indarkeria-portaerei buruzko sentsibilizazio- eta prebentzio-jarduerak bultzatzen eta sustatzen dituzten erakunde, elkarte eta fundazioei.
2023ko abenduaren 7ko Ebazpenaren 10. artikuluan ezartzen denez, eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak ebatziko ditu, Hautaketa Batzordeak proposatutakoaren arabera, eta ebazpena argitara emango da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Ebazpen horretako 13. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, dirulaguntza onartu ostean, emandako zenbatekoaren % 75 ordainduko da; bigarren ordainketa (gainerako % 25a), berriz, sortutako gastu guztiak 2025eko martxoaren 1era bitartean justifikatu ondoren.
Adierazitakoagatik, eta Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Dirulaguntzak ematea I. eranskinean zerrendatuta dauden erakunde, elkarte eta fundazioei: orotara, hirurehun mila (300.000,00) euro. Bakoitzari emandako zenbateko zehatza ere adierazten da eranskinean.
Bigarrena.– Ordezko izendatzea II. eranskinean aipatzen diren entitateak, kasuan-kasuan gehienez ere jaso dezaketen zenbatekoarekin.
Hirugarrena.– Laguntzak ukatzea III. eranskinean agertzen diren entitateei, han adierazten diren arrazoiengatik.
Laugarrena.– Agintzea ebazpen hau Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila.
Bosgarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, hilabete biko epean, ebazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 1a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,
MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.
RSS