
147. zk., 2024ko uztailaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (146 KB - 1 orri.)
- EPUB (114 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3681
EBAZPENA, 2024ko uztailaren 17koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Leyre Torre Tojal andreak gainditu egin duela 2023ko abenduaren 1eko Ebazpenak (2023ko abenduaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Kartografia, Geodesia eta Fotogrametria Ingeniaritza» jakintza arloan Irakasle Agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Leyre Torre Tojal andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle Agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***8043**. Kodea: AGC8L1–D00151-13. Jakintza arloa: Kartografia, Geodesia eta Fotogrametria Ingeniaritza. Saila: Meatze eta Metalurgia Ingeniaritza eta Materialen Zientzia. Ikastegia: Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: Hirueleduna (euskera/ingelesa/gaztelania). Arduraldia: Osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Datu Espazialen Azpiegitura».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2024ko uztailaren 17a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.
RSS