
147. zk., 2024ko uztailaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3676
EBAZPENA, 2024ko uztailaren 12koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Olatz Landeta Díaz andreak gainditu egin duela 2023ko abenduaren 1eko ebazpenak (2023ko abenduaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Biokimika eta Biologia Molekularra» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Olatz Landeta Díaz andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***2043**. Kodea: AGC8L1 – D00042-12. Jakintza arloa: Biokimika eta Biologia Molekularra. Saila: Biokimika eta Biologia Molekularra. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Oinarrizko Metodologia Biokimikoa».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2024ko uztailaren 12a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA)
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.
RSS