Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2024ko uztailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3675

ERABAKIA, 2024ko uztailaren 10ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Verónica Torrano Moya andreak gainditu egin duela 2023ko abenduaren 18ko ebazpenak (2023ko abenduaren 28ko EHAA) dei egindako hautapen prozesua, «Biokimika eta Biologia Molekularra» jakintza arloan ikertzaile doktore iraunkorren plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Verónica Torrano Moya andrea Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile doktore iraunkorren gisa kontrata dadila. NAN: ***8168**. Kodea: IDPTCL1 – D00042-7 Jakintza arloa: Biokimika eta Biologia Molekularra. Saila: Biokimika eta Biologia Molekularra. Ikastegia: Zientzia eta Teknologia Fakultatea. Hizkuntza eskakizuna: elebakarra. Arduraldia: osoa. Ikertzaile profila: «Biokimika eta Biologia Molekularra».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2024ko uztailaren 10a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala