
147. zk., 2024ko uztailaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
3671
EBAZPENA, 2024ko uztailaren 8koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Nadia Brouardelle andreak gainditu egin duela 2023ko abenduaren 14ko ebazpenak (2023ko abenduaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Frantses Filologia» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Nadia Brouardelle andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***5735**. Kodea: AGC8L1 – D00351-15. Jakintza arloa: Frantses Filologia. Saila: Filologia eta Historia. Ikastegia: Letren Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: hirueleduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Frantsesezko Lanak eta Testuak».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2024ko uztailaren 8a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.
RSS