
147. zk., 2024ko uztailaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3664
482/2024 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariarena, Aizea Olasagasti Ruiz de Gauna andrea Transplanteen Gipuzkoako Lurralde Koordinatzaile izendatzen duena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan, Transplanteen Koordinazio Zerbitzuan.
Aztertu dugu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako Zuzendaritza honen maiatzaren 3ko 316/2024 Ebazpenaren bidez (maiatzaren 21eko EHAA,98 zk.) Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan, Transplanteen Koordinazio Zerbitzuan (Zuzendaritza Nagusia) Transplanteen Gipuzkoako Lurralde Koordinatzailearen lanpostua betetzeko egindako deialdia.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, bai eta haien baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu ere. Horrenbestez, aurkeztutako dokumentazioa ikusita, Balorazio Batzordeak erabaki du Aizea Olasagasti Ruiz de Gauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela.
Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Aizea Olasagasti Ruiz de Gauna andrea Transplanteen Gipuzkoako Lurralde Koordinatzaile izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan, Transplanteen Koordinazio Zerbitzuan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2024ko uztailaren 22tik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 25a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendaria,
LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.
RSS