Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

147. zk., 2024ko uztailaren 29a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3660

AGINDUA, 2024ko uztailaren 10ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko behin-behineko langile bat lanpostutik kentzea xedatzeko dena.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-uztea sinatzen dut:

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ion Gurutz Echave Aranzabal jauna Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Analisiko eta Arau Garapenerako aholkulari kargutik kentzea (5308 kodea, 1 dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu-uzteak 2024ko uztailaren 16an izango ditu eraginak.

Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 10a.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER HURTADO DOMÍNGUEZ.


Azterketa dokumentala