
147. zk., 2024ko uztailaren 29a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (158 KB - 3 orri.)
- EPUB (133 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA SAILA
3659
AGINDUA, 2024ko uztailaren 15ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez karrerako funtzionario izendatzen baitira izendapena atzeratu zitzaien izangai hautatuak, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko Aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan.
Hezkuntzako sailburuaren 2023ko azaroaren 21eko Aginduaren bidez hautatutako izangaiak karrerako funtzionario izendatu ziren, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko Aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan. Agindu horren III. eranskinean, karrerako funtzionarioen izendapena atzeratu zitzaien pertsonak agertzen dira, aipatutako aginduen 8.3 eta 8.4 oinarrietan aurreikusitako osasun-azterketan ezin izan zituztelako ebaluatu; kontuan hartuta zerrenda horretako pertsona batzuk mediku-azterketan ebaluatu direla eta gai izan direla, karrerako funtzionario izendatu behar dira.
Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko Aginduen 9. oinarrian ezarritakoaren arabera, hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Karrerako funtzionario izendatzea Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko Aginduaren bidez iragarritako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatuak izan diren hautagaiak, jarraian zerrendatzen direnak. Agindu horren bidez, salbuespenezko prozesu bat iragarri zen, iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko, kidego hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleak, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak, Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleak, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak, Maisu-maistrak eta Lanbide Heziketako irakasle teknikoak (desagertzear dagoen kidegoa).
Kidegoa: Bigarren Hezkuntzako Irakasleak.
Espezialitatea: Gorputz-hezkuntza.
(Ikus .PDF)
Espezialitatea: Alemana.
(Ikus .PDF)
Espezialitatea: Ekonomia.
(Ikus .PDF)
Kidegoa: Maisu-maistrak.
Espezialitatea: Lehen hezkuntza.
(Ikus .PDF)
Kidegoa: Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleak.
Espezialitatea: HEO Ingelesa.
(Ikus .PDF)
Kidegoa: Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialistak.
Espezialitatea: Arte Grafikoetako produkzioa.
(Ikus .PDF)
Espezialitatea: Soldadura.
(Ikus .PDF)
Bigarrena.– Hezkuntzako sailburuaren 2024ko otsailaren 20ko Aginduaren hirugarren apartatua aplikatuz (2024-02-28ko EHAA), Agindu honen arabera egindako izendapenek eta jabetza-hartzeek osasun-azterketa gainditu eta hurrengo hilabeteko 1. egunetik aurrera izango dituzte ondorioak, hau da:
– Jorge Valiño Solana eta Marlene Nubla Carazo: 2024ko ekainaren 1etik aurrera.
– Ane Canales Onaindia, Irene Aizpurua Mendizabal, Martin Montes Gogeascoechea, Izaskun Ugarte Querejeta, Mercedes Antolín Sáiz eta Gorka Zorrilla Ruiz: 2024ko abuztuaren 1etik aurrera.
Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 15a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS