
146. zk., 2024ko uztailaren 26a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (104 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3658
AGINDUA, 2024ko uztailaren 23koa, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko ekainaren 18ko Agindua, ardoaren sektorerako aparteko dirulaguntzak onartzekoa 2024. urterako, Errioxa Jatorri Deitura Kontrolatua ikurra duten ardoak destilatzeko.
2024ko ekainaren 27an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko ekainaren 18ko Agindua, ardoaren sektorerako aparteko dirulaguntzak onartzekoa 2024. urterako, Errioxa Jatorri Deitura Kontrolatua ikurra duten ardoak destilatzeko.
Aginduaren I. eranskinean atzemandako hutsen ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko ekainaren 18ko Agindua aldatzea. Agindu horren bidez, ardoaren sektorerako aparteko dirulaguntzak onartzen dira 2024. urterako, Errioxa Jatorri Deitura Kontrolatua ikurra duten ardoak destilatzeko.
Agindu horren I. eranskinaren 7. oinarriko 1., 6. eta 7. apartatuak aldatzen dira, eta honela geratzen dira idatzita:
«1.– Errioxa JDKren esparruan ekoitzitako eta EAEn egindako ardo destilatuaren litro bakoitzeko laguntzaren balioa honako hau izango da:
a) Ardo beltza: 0,864 €/litro.
b) Ardo gorria: 0,860 €/litro».
«6.– 2023an egindako destilaziorako laguntza eskatu bada baina ez bada jaso, destilatzeko gehieneko bolumena 3. puntuan ezarritakoa izango da».
«7.– Upategi berean egin diren eta aurretiazko merkataritza-jarduera baten bidez egindako erosketa batetik ez datozen ardoak soilik hartuko dira destilatzeko moduko gisa».
Bestalde, aipatutako aginduaren I. eranskinaren 13. oinarriaren 1. apartatuko bigarren paragrafoa ezabatzen da, eta, beraz, apartatu hori honela geratzen da idatzita:
«1.– Destilazioa gauzatu dela frogatzen duen ordainketa-eskabidea aurkeztu ostean ordainduko da laguntza».
Azkenik, aginduaren V. eranskinaren bigarren paragrafoa aldatzen da, eta honela geratzen da idatzita:
«Destilazio-prozesua egin duen entitateak emandako destilazio-ziurtagiria. Ziurtagiri horretan berariaz adieraziko da entitate eskatzaileari egindako destilazioaren ondoriozko alkohola industria- edo energia-helburuetarako soilik erabiliko dela, lehia ez faltsutzeko».
Bigarrena.– Aurkeztutako eskabideak berriro formulatzeko eta berriak aurkezteko epea 2024ko abuztuaren 2an amaituko da (egun hori barne).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA.– Errekurtsoak.
Agindu honen aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da zenbatzen epea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA.– Ondorioak.
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 23a.
Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
AMAYA BARREDO MARTÍN.
RSS