
146. zk., 2024ko uztailaren 26a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3655
499/2024 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariarena, Raquel Simal de la Torre, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzako Diruzaintzako eta Finantza Egoeren Jarraipeneko Zerbitzu Korporatiboko buruaren lanpostua betetzeko.
Aztertu dugu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako Zuzendaritza honen maiatzaren 21eko 374/2024 Ebazpenaren bidez (ekainaren 3ko EHAA, 107. zk.) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzako Diruzaintzako eta Finantza Egoeren Jarraipeneko Zerbitzu Korporatiboaren buruaren lanpostua betetzeko egin den deialdia.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko izangaiak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, bai eta bere baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu ere. Horrenbestez, aurkeztutako dokumentazioa ikusita, Balorazio Batzordeak honako hau erabaki du: Raquel Simal de la Torre deialdiko lanposturako aproposa da eta bertan jarduteko trebakuntza egokia du.
Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Raquel Simal de la Torre izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzako Diruzaintzako eta Finantzako Egoeren Jarraipeneko Zerbitzu Korporatiboko buruaren lanpostua betetzeko.
Bigarrena.– Izendapen honek 2024ko uztailaren 15etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 2a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.
RSS