Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2024ko uztailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3650

AGINDUA, 2024ko uztailaren 5ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko behin-behineko langilea lanpostutik kentzea xedatzeko dena.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-uztea sinatzen dut:

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Olga Santamaría Navaridas andrea Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Azterlan eta Programetako aholkulari kargutik kentzea (5166 kodea, 3 dotazioa), eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu-uzteak 2024ko uztailaren 9an izango ditu eraginak.

Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko uztailaren 5ean.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER HURTADO DOMÍNGUEZ.


Azterketa dokumentala