Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2024ko uztailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
3645

177/2024 DEKRETUA, uztailaren 23koa, Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendaria izendatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko uztailaren 23an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Aitor Nemesio Uriondo Usandizaga jauna Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren zuzendari izendatzea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek 2024ko uztailaren 26an izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko uztailaren 23an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala