
146. zk., 2024ko uztailaren 26a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LEHENDAKARITZA
3639
172/2024 DEKRETUA, uztailaren 23koa, Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, lehendakariaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko uztailaren 23an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Ander Caballero Barturen jauna Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi izendatzea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko uztailaren 23an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
RSS