Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2024ko uztailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3637

HUTS-ZUZENKETA, agindu honena: «Agindua, 2024ko uztailaren 3koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, Euskadin gaitutako turismo-gidaria egiaztatzen duen bereizgarriaren eredu ofiziala onartzen duena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2024ko uztailaren 3ko Aginduaren argitalpenean (2024ko uztailaren 16ko EHAA, 139. zk.). Agindu horren bidez, Euskadin gaitutako turismo-gidaria dela egiaztatzen duen bereizgarriaren eredu ofiziala onartzen da. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2024/358 (4/1) orrialdean,

hau dio:

«b) Número de registro asignado, coincidente con el número consignado en el Registro de Actividades y empresas turísticas de Euskadi.»

Baina hau esan behar du:

«b) Número de registro asignado, coincidente con el número consignado en el Registro de Empresas y Actividades turísticas de Euskadi.»

2024/359 (4/2) orrialdean,

hau dio:

«Artículo 3.– Expedición y Validez del distintivo acreditativo»

Baina hau esan behar du:

«Artículo 3.– Expedición y validez del distintivo acreditativo»


Azterketa dokumentala