
142. zk., 2024ko uztailaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (153 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
3559
EBAZPENA, 2024ko uztailaren 8koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, 2021eko uztailaren 5eko Ebazpena zazpigarrenez aldatzen duena, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena, Europar Batasunak – NextGenerationEU (MOVES III programa) finantzatutako Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.
1.– 2024ko ekainaren 27ko 155. zenbakiko BOEn argitaratutako Ukrainako eta Ekialde Hurbileko gatazkek eragindako ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko neurri jakin batzuk luzatzen dituen eta arlo fiskal, energetiko eta sozialean presako neurriak hartzen dituen ekainaren 26ko 4/2024 Errege Lege Dekretuak aldatu egin du Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programak (MOVES III) egikaritzeko autonomia-erkidegoei eta Ceutako eta Melillako hiriei laguntzak zuzenean ematea onartzen duen apirilaren 13ko 266/2021 Errege Dekretuaren 4.1 artikuluaren edukia.
2.– Kontuan izanda Europar Batasunak finantzatutako – NextGenerationEU (MOVES III Programa)– Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruko mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programaren oinarri arautzaileak onartu, deitu eta argitaratzen dituen 2021eko uztailaren 5eko ebazpenak, 2021eko uztailaren 14ko 138. zenbakiko Euskal Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratutakoak (EEEko zuzendari nagusiaren 2021eko irailaren 21eko, 2021eko abenduaren 13ko eta 2022ko ekainaren 30eko ebazpenen bidez zuzendu zen, hurrenez hurren 2021eko irailaren 30eko, 2021eko abenduaren 13ko eta 2022ko uztailaren 15eko 196., 258. eta 137. zenbakietako Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutakoak, eta aldatua izan zen eta programaren deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak gehitu egin ziren 2022ko urriaren 5eko, 2023ko ekainaren 23ko, 2023ko abenduaren 14ko eta 2024ko maiatzaren 29ko EEEko zuzendari nagusiaren ebazpenen bidez, hurrenez hurren 2022ko urriaren 11n, 2023ko uztailaren 7an, 2023ko abenduaren 26an eta 2024ko ekainaren 10ean argitaratutakoak 195., 129., 244. eta 112. zenbakietako Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian), ekainaren 26ko 4/2024 Errege Lege Dekretu horretan aurreikusitako baldintzak bete behar dituela, aldatu egin behar dira berriz ere pizgarri-programaren oinarri arautzaileak.
Horregatik guztiagatik, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Zazpigarrenez aldatzea 2021eko uztailaren 5eko ebazpena, EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarri arautzaileak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena, Europar Batasunak finantzatutako –NextGenerationEU (MOVES III Programa)– Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, honela aldatu ere:
1.– Pizgarri-programa hori arautzen duten oinarrien 2021/3990 (7/31 eta 8/31) orrialdean, («Aurrekontu-hornidura eta eskaerak aurkezteko epea») 3. oinarriaren hirugarren eta laugarren paragrafoetan,
Honako hau dioen tokian:
«Laguntza-programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2021eko irailaren 28an hasiko da indarraldia amaitzen den arte, 2024ko uztailaren 31ra arte, hain zuzen ere.
Aipatutako epea amaitutakoan ez da eskaera gehiagorik onartuko. Dena den, esleitutako aurrekontua agortzen bada eta betiere programaren indarraldia amaitu ez bada (2024ko uztailaren 31), eskaerak erregistratu ahalko dira behin-behieneko erreserba-zerrendan, eta sarrera-ordenari zorrotz jarraikiz artatuko dira, aurreikusitako ezespenak edo errebokazioak gertatzearen mende, aurrekontua askatu ahalko luketenak, edo deialdian aurrekontu berri bat sartzen bada. Eskaera bat behin-behineko erreserba-zerrendara aurkezteak ez dio ezein eskubide sortuko eskatzaileari eskaera ebazten ez den arte.»
Honako hau esan behar du:
«Laguntza-programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2021eko irailaren 28an hasiko da indarraldia amaitzen den arte, 2024ko abenduaren 31ra arte, hain zuzen ere.
Aipatutako epea amaitutakoan ez da eskaera gehiagorik onartuko. Dena den, esleitutako aurrekontua agortzen bada eta betiere programaren indarraldia amaitu ez bada (2024ko abenduaren 31), eskaerak erregistratu ahalko dira behin-behineko erreserba-zerrendan, eta sarrera-ordenari zorrotz jarraikiz erantzungo zaie, aldez aurreko laguntza-eskaeretan izaten diren ezespen edo errebokazioen arabera, aurrekontua askatu ahalko luketenak, edo deialdian aurrekontu berri bat sartzen bada. Eskaera bat behin-behineko erreserba-zerrendara aurkezteak ez dio ezein eskubide sortuko eskatzaileari eskaera ebazten ez den arte.»
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da indarrean.
Hirugarrena.– Ebazpen honek bide administratiboa agortzen du; hortaz, nahi izanez gero, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako auzitegietan, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
Bilbao, 2024ko uztailaren 8a.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
IÑIGO ANSOLA KAREAGA.
RSS