Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2024ko uztailaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
3550

AGINDUA, 2024ko uztailaren 4koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, Justizia eta Giza Eskubideen Saileko langile bat behin-behineko lanpostutik kentzea xedatzeko dena.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-uztea sinatzen dut:

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Sergio Emilio Juanena Guruceta jauna Justizia eta Giza Eskubideen Saileko Kabinete aholkulari lanpostutik kentzea (kodea: 5263; dotazioa: 1) eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu-uzteak 2024ko uztailaren 8tik aurrera izango ditu ondorioak. Dena dela, kargu-uztearen eguna bat etorriko da zerbitzuak ematen dituen azken egunarekin.

Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio agindu hau eman duen organoari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko uztailaren 4a.

Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala