
142. zk., 2024ko uztailaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSASUN SAILA
3527
146/2024 DEKRETUA, uztailaren 16koa, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea kargutik kentzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Osasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko uztailaren 16an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Nerea Urien Azpitarte andrea, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuorde kargutik kentzea eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko uztailaren 16an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Osasuneko sailburua,
ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.
RSS