
142. zk., 2024ko uztailaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
SEGURTASUN SAILA
3525
144/2024 DEKRETUA, uztailaren 16koa, Segurtasuneko sailburuaren Komunikazio zuzendaria izendatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Segurtasun sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko uztailaren 16an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Ainhoa Larrazabal Intxaurbe andrea Segurtasuneko sailburuaren Komunikazio zuzendari izendatzea.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu honek 2024ko uztailaren 17tik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko uztailaren 16an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Segurtasuneko sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.
RSS